Errekan Gora

Wikipedia, Entziklopedia askea

Errekan Gora Eskoriatzan (Gipuzkoa) uztailean egiten den kultura jaialdi bat da. Izen hori du Deba ibaiaren goiko zatian egiten delako. 2007an egin zen lehen aldiz. Batez ere askotariko musika emankizunez osatuta dago (rocka, folka, jazza, punka...), baina izaten dira bestelako arte adierazpideak ere: dantza, antzerkia, poesia, ipuin kontalariak...[1][2][3] Aitzorrotz Kultur Elkartea da antolatzailea, eta Eskoriatzako Udalaren babesa izaten du.[4][5] Uztaileko asteburu bat baino gehiagotan egin ohi zen, baina COVID-19 pandemiaz geroztik uztaileko asteburu bakarrean egiten da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Errekan Gora jaialdiak musikaz beteko du Eskoriatza» Gaztezulo 2012-12-13 (Noiz kontsultatua: 2021-09-16).
  2. «Abiatu da “Errekan Gora”, Eskoriatzako musika jaialdia» Nontzeberri 2019-07-11 (Noiz kontsultatua: 2021-09-16).
  3. «Errekan Gora 2017» KulturKlik 2017-06-26 (Noiz kontsultatua: 2021-09-16).
  4. «Errekan Gora: kontzertuen egunak eta lekuak, zehaztuta» Goiena.eus 2021-07-23 (Noiz kontsultatua: 2021-09-16).
  5. (Gaztelaniaz) Dominguez, Anabel. «'Errekan Gora' regresa por la puerta grande» Noticias de Gipuzkoa 2021-09-14 (Noiz kontsultatua: 2021-09-16).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]