Eskoriatza

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Eskoriatza

GipuzkoaGipuzkoa
Izen ofiziala Eskoriatza
Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa
Lurralde Historikoa
Eskualdea

Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Gipuzkoa
Debagoiena
Alkatea Pedro Lasagabaster (EAE-ANV)
Herritarra eskoriatzar
Koordenatuak 43°1′0″N 2°31′38″W / 43.01667, -2.52722 (Eskoriatza) Koordenatuak: 43°1′0″N 2°31′38″W / 43.01667, -2.52722 (Eskoriatza)

Eremua 40,41 km2
Garaiera 255-1160 m.
Euskaldunak  %59,14 (2001)
Distantzia 76 km. Donostiara
Postakodea 20530-20540-20550
Biztanleria 4.071 bizt (2008)
Dentsitatea 100,74 bizt/km²
Sorrera 1630eko urtarrilaren 31
www.eskoriatza.net


Eskoriatza Gipuzkoako hego-mendebaldean dagoen udalerria da, Debagoiena eskualdean. 40.41 km²-ko azalera du eta 2008an 4.071 biztanle zituen.

Eduki-taula

[aldatu] Mugakideak

Iparraldean eta ekialdean Aretxabaleta, mendebaldean Aramaio (Araba) eta hegoaldean Leintz-Gatzaga eta Arratzu-Ubarrundia (Araba) mugakide ditu.

[aldatu] Auzoak

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Eskoriatzako kale eta auzoak

Gaur egun Eskoriatzako udalerria osatzen duten zazpi elizateak herrixkak ziren garai batean, 1630ean Eskoriatzako Unibertsitatearen sorrerarekin batera barneratu zirelarik. Elizate hauek herriko erdigunea baino lehenagokoak dira. Honako hauek dira Eskoriatzako udalerria osatzen duten elizateak:

Elizate hauetako bakoitzak bere alkate propioa du.

[aldatu] Inguru naturala

Udalerri honetan Aitzorrotz eta Kurtzebarri mendiak ditugu.

[aldatu] Historia

Hasiera batean, Eskoriatza Leintz bailararen zati izan zen, Aretxabaleta, Leintz Gatzaga eta Arrasaterekin batera. XIII. mende erdialdetik aurrera, baina, Leintz bailara zatitzen hasi zen, eta, 1331an, bailara hau osatzen zuten herri bakarrak Aretxabaleta eta Eskoriatza ziren, Leintz Gatzaga eta Arrasate hiribildu bihurtu baitziren. 1630ean, Mestak eragin handia izan zuen Aretxabaletak eta Eskoriatzak, beste elizateekiko hartu zuten garrantzian.

1630ean, Leintz bailara erabat zatituta geratu zenean, Eskoriatza udalerri bihurtu eta bere alkate propioak aukeratzen hasi zen. Denbora luzea eman zuen Eskoriatzak urtean behin alkatea aukeratuz. Lehen aldia, 1630 eta 1655artean izan zen. 1656tik 1702 arte, Eskoriatza alkaterik gabe egon zen, 1703tik 1840rarte, berriz hartu zen urtean behin alkatea aukeratzeko, 1739, 1812, 1814 eta 1835ean, bi alkate izan zituen arren. Hurrengo bederatzi urteak, 1841etik 1849 arte, berriz ere, alkaterik gabe egon zen. Azken aldia, 1850etik aurrera doa. Urtero alkatea aukeratzeko ohitura, 1909an amaitu zen. Ordutik aurrera, alkatetza iraunkorragoa izan zen, ordutik Vicente Pagaldai eta Jose Manuel Villar izan direlarik alkate bezala denbora gehien eman dutenak.

[aldatu] Ikustekoak

Huhezi eskolaren fatxada nagusia

[aldatu] Administrazioa

Alkateen zerrenda
2007 Pedro Lasagabaster(EAE-ANV)
2003 Juan Carlos Bengoa Munduate(Eusko Alkartasuna)
1999 Edorta Zubizarreta Alegría (EH)
1995 Jose Manuel Villar Kareaga(Eusko Alkartasuna)
1991 Jose Manuel Villar Kareaga(Eusko Alkartasuna)
1987 José Manuel Villar Kareaga (Eusko Alkartasuna)
1983 Julian Urtzelai (EAJ)
1979  ? (EAJ)

Lehenago, 1967an hil zen arte, Luis Ezeiza izan zen alkate pare bat urtez. Eta, bere legealdian eraikiriko eskolak, bere izena darama.

[aldatu] Eskoriatzako alkateak

[aldatu] Eskoriatzar ezagunak

[aldatu] Kanpo loturak

Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Eskoriatza


Tresna pertsonalak