Errekaortu (barrutia)

Wikipedia(e)tik
(Errekaortutik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Errekaortu Barakaldoko (Bizkaia) barrutia da. Barakaldoko mendebaldean kokaturik dago, udalak 2006an emaniko datuen arabera, Errekaortuk 6.046 biztanle eta 16,957 kilometro karratuko azalera zeukan. Herriko barrutirik handiena da, azaleraren %66a pilatuz. Errekaortuko barrutia Errekaortu, Kareaga eta El Regato auzoek osatzen dute.

Errekaortuk, Barakaldoko parkerik handiena dago, Gorostizako parkea. Eta horrez gain, herriaren ur beharrizanak asetzen dituen El Regatoko urtegia ere bertan kokatzen da. 2000. urtetik Idom konpainiak etxe orratzak eraiki ditu, guztira 700 etxebizitza inguru. Etxebizitza horiek barrutiko biztanle kopurua handitu dute, eta, horregatik, Gurutzetako osasun zentroa handitu behar izan dute Barakaldoko agintariek.

[aldatu] Auzoak

Auzo guztietatik, barrutiari izena ematen dion Errekaortuko auzoa da jendetsuena. N-634 errepideak auzoa bitan banatzen du: alde batean, XX. mendearen erdialdetik garatutako etxebizitza blokeak eta mende aurreko etxe zaharrak daude; eta, errepidearen beste aldean, aipaturiko Idomen etxebizitza berriak. Kareagako auzoak izaera industriala dauka erabat, hainbat enpresa eta dendagune biltzen baitu, Max Center esaterako.

El Regaton (Barakaldoko "birika" ere deitua) banandutako etxeak eta berdeguneak dira nagusi.

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak