Erremateko tiroa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Erremateko tiroa
Datuak
IdazleaMarguerite Yourcenar
Argitaratze-data1939
Generoaeleberria
Jatorrizko izenburuaLe Coup de grâce
ArgitaletxeaÉditions Gallimard
HerrialdeaFrantzia

Erremateko tiroa (frantsesez: Le Coup de grâce) Marguerite Yourcenarrek idatziriko eleberri labur bat da. Sorrenton idatzi zuen Yourcenarrek, 1938an, baina 1939an argitaratu zuen Gallimard argitaletxeak.

Edukia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen Mundu Gerra bukatzear eta Sobiet Batasuneko iraultza hasi berri zenean kokatzen da istorioa. Hiru gazteren arteko harreman botere erlazioari buruzko lana da. Yourcenar berak hitzaurrean dioenez, benetako gertakizun batean oinarritua dago. Patuak elkartutako hiru gazteak, Sophie de Réval, haren anaia Conrad, eta Eric von Lohmond, haien betiko adiskidea dira, eta aurreneko orrialdetik iragartzen zaio irakurleari gertatu behar duen tragedia.[1][2]

Liburua Josu Zabaletak itzuli zuen euskarara, eta Alberdania argitaletxeak argitaratu zuen 2007an.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Erremateko tiroa» Alberdania Argitaletxea (Noiz kontsultatua: 2019-03-30).
  2. «Marguerite Yourcenaren Le coup de grâce euskaraz» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-03-30).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]