Errezil sagar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Errezil sagarra

Errezil sagarra edo Ibarbia sagarra Errezilen inguruetan jatorria duen sagar barietate bat da. Euskal Herrian ekoizten den sagarrik ezagunena eta ugariena da[1]. Azal gogorra eta latza du, eta zapore gazia[2]. Kolorea berde-horixka da, baina batzuetan iluna ere izan daiteke[3]. Garai bateako Euskal Herriko baleazaleentzat ekoizten zen sagardorako erabilia, hainbat azokatan saltzen zen sagar mota nagusia zen[1].

Produkzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errezilen, eta bereziki Ibarbia auzoan du erdigunea sagar mota honen produkzioak. 2015ean bertan zeuden 130 sagastietatik 124tan Errezil sagarra landatzen zen. Hala ere, Errezilen dauden 11.445 sagarrondoetatik 6.459 dira Ibarbia edo Errezil motakoak, 34 hektareako eremuan[1]. Errezilen beste 50 barietate sagar landatzen dira, bereziki sagardoa egiteko, bereziki Mendiola sagarra[1]. Hala ere, Euskal Herriko beste leku askotan landatzen da, eta bereziki famatua da Gabirian egiten dena[4]. Gabirian ere errezil sagarraren eguna ospatzen dute urtero[5].

Bilketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sagarra zuhaitzetik kolkora bildu badaiteke ere, baserritar gehienek lurretik hartzen dute. 2012an 321.000 kilogramo bildu ziren Errezilen, eta 2013an 85.000 kilogramo, urteen arabera dagoen aldakortasunaren erakusgarri[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e Iurrebaso Biteri, Iñaki. (2016). Ibarbia sagarra Errezilen. .
  2. «Gabiriako Errezil Sagarra» errezila.blogspot.com.es (Noiz kontsultatua: 2018-05-22).
  3. Errezil sagarra. (Noiz kontsultatua: 2018-05-22).
  4. «Gabiriako errezil sagarra izar» goiberri.eus (Noiz kontsultatua: 2018-05-22).
  5. Administrator. «Igandean da Gabiriako errezil sagar lehiaketa» GITB :: Goierri Irrati Telebista :: (Noiz kontsultatua: 2018-05-22).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]