Errioxako Gobernua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Errioxako Gobernua
Datuak
Izen ofiziala
Gobierno de La Rioja
Motaautonomia-gobernua eta erakunde publikoa
HerrialdeaEspainia
Agintea
LehendakariaGonzalo Capellán (en) Itzuli
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1982
webgune ofiziala
Facebook: lariojaorg Twitter: lariojaorg Instagram: lariojaorg Edit the value on Wikidata

Errioxako Gobernua Errioxako Autonomia Erkidegoko hiru organo instituzionaletako bat da, besteak bertako Parlamentua eta lehendakaria direlarik. Gobernua Errioxako lehendakariak, lehendakariorde batek edo hainbatek eta halakorik balego, sailburuek osatzen dute. Gobernu taldea lehendakariak eta bere sailburuek osatzen dute eta horiek Errioxako Gobernu Taldeko kide ere badira.

Egitekoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errioxako Gobernuaren esku dago lurralde horretako botere betearazlea eta lurraldearen kudeaketa orokorra. Errioxako Autonomia Estatutuko 24. artikuluan zehazten dira Errioxako Gobernuaren egitekoak, horien artean:

  1. Parlamentuari ez dagozkion ahalmen araugileak bere esku ditu.
  2. Auzitegi Konstituzionalean errekurtsoak jartzeko eskumena du.
  3. Estatu eta lurralde mailako ordenamendu juridikoetatik datozen eginbeharrak betetzea bere esku dago.

Errioxako lehendakarien zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azpiko taulan ikusi daiteke Errioxako Autonomia Erkidegoak izan dituen Gobernuko lehendakarien zerrenda.

Zbk. Izena Hasiera Amaiera Alderdia Oharrak
1. Luis Javier Rodríguez Moroy 1982/08/26 1983/01/27 UCD Behin-behineko lehendakaria
2. Antonio Rodríguez Basulto 1983/01/27 1983/05/30 PSOE Behin-behineko lehendakaria
3. José María de Miguel Gil 1983/05/30 1987/07/27 PSOE
4. Joaquín Espert Pérez-Caballero 1987/07/27 1990/01/09 AP
5. José Ignacio Pérez Sáenz 1990/01/09 1995/07/03 PSOE
6. Pedro Sanz Alonso 1995/07/03 2015/07/03 PP
7. José Ignacio Ceniceros González 2015/07/03 2019/08/29 PP
8. Concepción Andreu Rodríguez 2019/08/29 2023/06/30 PSOE
9. Gonzalo Capellán de Miguel 2023/06/30 Gaur egun PP

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]