Errusiako eremu babestuak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Errusiako "garrantzi federaleko eremu babestuen" mapa 2005ean
Bashkiria Parke Nazionala.
Hartz-kumea.
Ugrako parke nazionala.

Errusiako eremu babestuak (errusieraz: Особо охраняемые природные территории, literalki « bereziki babestutako eremu naturalak ») izen bereko 1995eko legearen arabera antolatzen dira.[1]

Kategoriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Legeak kategoria hauek ezartzen ditu:

  • Zapovednik. Bi motakoak daude: naturalak zein biosferakoak.[2]
  • Parke Nazionalak
  • Parke Naturalak
  • Zakaznik naturalak
  • Monumentu naturalak
  • Parke dendrologikoak eta lorategi botanikoak
  • Bainuetxeak eta berreskuratzeko eskualdeak

Errusian badira, bestetik, beste motatako babestutako lekuak: hiri parkeak, eskualdeko parkeak, kultura ondarearen monumentuak, lorategi eta eraikin historikoak...

Eremuen guztizko azalera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019ko maiatzaren 21ean, The Moscow Times egunkariak World Wildlife Fund erakundearen txosten bat aipatu zuen, eta esan zuen Errusia munduan lehen postuan dagoela babestutako eremu natural kopuruagatik, bereziki babestutako eremu natural 63,3 milioi hektarearekin. Dena den, artikuluak ez zuen WWFko txostenarekin lotu eta aldez aurretik jasotako datuetan oinarrituta egon daiteke.[3]

Parke Nazionalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020an 64 parke nazional zeuden Errusian. Parke hauen azalera osoa 174.233,41 km2-koa da, edo 14,12 milioi hektarea itsasoko urak kenduta.

Ramsar lekuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ramsarko hitzarmena 1977ko otsailaren 11n sartu zen indarrean Sobietar Batasunean; Errusiari aplikatzen zaio Sobietar Batasunaren ondorengo estatu gisa, azken hau 1991n amaitu zenetik.

2020ko urtarrilean, herrialdeak 35 Ramsar gune zituen, 103.237,67 km2-ko azalera hartzen zutenak.

Biosfera erreserba[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errusiak 2020an Unescok aitortutako 46 biosfera erreserba zituen.

Gizateriaren Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019an, Errusiak 11 gune natural zituen Gizateriaren Ondare gisa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]