Biosfera erreserba

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Biosfera Erreserben Mundu Sarearen mapa, 2009an, herrialde bakoitzak duen biosfera erreserben kopurua adierazita. Oharra: mugaz gaindiko erreserbak hainbat aldiz zenbatu dira; hots, zenbat herrialdetakoak diren, hainbat aldiz.

Biosfera erreserba, UNESCOk planetako habitat moten adierazgarritzat izendatu dituen eremu geografikoak dira, lehorreko nahiz itsasoko ekosistemak barne hartzen dituztenak. Izendapen horiek Gizakia eta Biosfera (MAB) programaren barruan egiten dira; izan ere, 1970eko hamarkadaren hasieran abiatutako programa horren helburu da bioaniztasunaren galerak ekologian, gizartean eta ekonomian dakartzan ondorioak aztertzea, eta bioaniztasunaren galera hori geldiaraztea. Eta helburu horretarako tresna bat da Biosfera Erreserben Mundu Sarea.

Gaur egun, munduan 580 biosfera erreserba dira, eta 114 estaturen lurretan daude.[1]

Biosfera erreserbak Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi dira biosfera erreserbak Euskal Herrian: Urdaibai[2] (Bizkaian) eta Bardeak[3] (Nafarroan).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) UNESCO: «Biosphere Reserves – Learning Sites for Sustainable Development». Webgunearen kontsulta data: 2011-09-20.
  2. (Ingelesez) Urdaibai, UNESCOren webgunean
  3. (Ingelesez) Bardeak, UNESCOren webgunean

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Biosfera erreserba Aldatu lotura Wikidatan