Esapide hiztegia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Esapide hitzak esanahi berezia duen hitz multzoa adierazteko erabiltzen da. Euskaraz hainbat baliokide ditu (esamolde, lokuzio, mintzamolde...), baina badirudi oraindik ez dela haien artean bat eta bakarra finkatu termino gisa adiera zehatzean. Esanahi berezitasun hori azaltzeko esan ohi da esapideak adierazten duen esanahia ezin dela eratorri osatzen duten hitzen esanahien baturatik. Esanahi berezi hori hizkuntza osoan ezaguna izan daiteke, edo eremu txikiago batean, herri batean, dialekto batean edo alor bateko hiztegi teknikoan, adibidez.

Esapideak era askotakoak dira, eta zailak sailkatzen; besteak beste, esapide eta atsotitzen arteko mugak lauso xamarrak dira. Xehetasun gehiagotarako, ikus lokuzio. Hizkuntz hiztegi orokorretan ohikoa da hitz bati dagokion sarrera lexikoaren barnean haren esapideak (bai eta kolokazioak ere) biltzea.

Esapide hiztegietan halakoak biltzen dira, hizkuntz hiztegi orokorretan ematen den informazioa osatzeko asmoz. Hiztegigintza mota ia guztietan bezala, esapide hiztegiak elebakarrekoak izan daitezke, baina baita elebidunak ere. Esapide hiztegi elebidunei dagokionez, kontuan izan behar da beti edo ia beti esapideak hitzez hitz itzuli ezinekoak direla, eta maiz zaila dela are eta haien kideko adierazpiderik aurkitzea bigarren hizkuntzan.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal esapide hiztegiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Mokoroa, Justo. Ortik eta emendik. (Noiz kontsultatua: 2017-10-25).
  2. Aintzane Ibarzabal / Koro Navarro. (html) Euskal lokuzioak, Hiztegi erotikoa. (Noiz kontsultatua: 2017-10-25).
  3. Aintzane Ibarzabal / Koro Navarro. (html) Euskal lokuzioak, Hiztegi erotikoa. (Noiz kontsultatua: 2017-10-25).