Justo Maria Mokoroa Muxika, «Ibar» ezizenez, (Tolosa, Gipuzkoa, 1901eko maiatzaren 28a - Bilbo, Bizkaia, 1990eko azaroaren 7a) apaiza eta euskal idazlea izan zen.
Baleriano Mokoroaren semea izan zen. Eskolapioetako erlijiosoa izan zen. Argia, Euskal Esnalea, Zeruko Argia eta La Voz de Navarra aldizkarietan hasi zen idazten. 1935ean Genio y Lengua, hizkuntza senari buruzko saiakera eman zuen argitara. Espainiako Gerra Zibilaren ondoren, Aire-sur-l'Adourera eta, gero, Txilera joan behar izan zuen. Mokoroak euskal literaturaren antologia bat, Gure baratzeko loreak izenekoa, argitaratu zuen Txilen egiten zen Euzkadi aldizkarian. 1955ean Euskal Herrira itzuli zen, eta Bilboko Eskolapioen Ikastetxeko erretore izan zen hiru urtez. 1925ean Arutro Campionen El último tamborilero de Erraondo (Erraondo´ko azken danbolinteroa) euskaratu zuen. Arantzazuko Biltzarraren ondoren, euskara batuaren auzia agertu zenean, gogor agertu zen batasunaren kontra. De vida o muerte. Operación salvamento (1956) eta Lengua vasca de hoy y de mañana (1971) liburuetan agertu zituen bere arrazoibideak. Baina, hala ere, Justo Mokoroaren lan garrantzitsuena hil aurreko urtean argitaratu zen: Repertorio de locuciones del habla popular vasca: Ortik eta emendik (1990) izeneko esamoldeen bilduma erraldoia (bi liburukitan).
[aldatu] Kanpo loturak
[aldatu] Erreferentziak