Eskoziako Behe Lurrak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Eskoziar Highlands eta Lowlands eskualdeak.

Lowlands edo Eskoziako Behe Lurrak (gaeleraz, a' Ghalldachd, hau da, "eremu ez gaelikoa"), Eskoziako hegoaldeko lurraldearen ohiko izendapena da, nahiz eta ez ofiziala izan, hau da, Lur Garaiak edo Highlands eskualdearen barne ez dauden lur guztiak. Eskoziako Lur Garaien eta Behe Lurren arteko banaketa muga ohituraz Firth of Clyde delakoan kokatzen da, Stonehaven eta Helensburgh udalerrien artean. Agian izendapena ez da behar lukeen bezain zehatza, "Behe Lurrak" deitzen zaienak ez baitira bereziki lauak, ez eta Lur Garaietako lur guztiak menditsuak ere.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ohituraz egiten den banaketan Lowlands eskualdearen barnean ondorengo konderri hauek daude:

Bai Highlands eskualdean nahiz Lowlands eskualdean lurrak dituzten konderriak honako hauek dira:

Nahiz eta Caithness batzuetan Highlands eskualdearen barnean egon, ohikoa da Lowlands eskualdearen barnean ere sartua ikustea. Orkada uharteak eta Shetland uharteak ere batzuetan Lowlands eskualdearen barnean sartzen dira, bereziki hauetan gaelera ez den hizkuntza bat mintzatzen delako; baina erabateko nortasun ezberdina dute, eskandinabiar herrialdeetatik hurbilago dagoena, uharte hauetako biztanle batzuk beren buruak eskoziartzat ez dituztelarik.

Ingalaterrarekin mugatzen duten Eskoziako hegoaldeko konderriak Borders bezala ere izendatzen dira eta batzuetan Lowlands eskualdetik banadua dagoen eskualdetzat hartzen dira.

Scottish Lowlands izendapena orokorrean eskoziar hizkuntza izendatzeko erabili ohi da, bai eta Eskoziako historia edota klanen sistema izendatzeko ere, baita genealogia.