Fife
| Fife Fife (en) Fife (sco) Fìobha (ga) |
|
|---|---|
| Estatua | |
| Probintzia | |
| Hiriburua | Glenrothes |
| Biztanleria | 360.500 biztanle |
| Azalera | 1.325 km2 |
| Webgunea | |
Fife, baita "Fife eskualdea" edo Fife Erresuma" (ingelesez Kingdom of Fife, gaeleraz berriz Fìobha) bezala ere ezagutua, Eskoziako bederatzi eskualdeeetako bat edo 32 konderrietako bat da, ekialdeko kostaldean dagoelarik, Forth fiordoa (Firth of Forth) eta Tay fiordoaren (Firth of Tay) artean, Edinburgh hiriaren iparraldean. Bere izena piktoen antzinako Fib erresumatik dator.
Nahiz eta eskualde honetako hiri jendeztatuenak Dunfermline, Kirkcaldy eta Glenrothes izan, lekurik ospetsuena St Andrews da, bere erdi aroko gaztelu eta katedralarekin (gaur egun suntsituak) garrantzi handiko kokaleku historikoa delarik, baina udalerri honek bere ospea batez ere bertako golf zelai hisrorikoa (el Old Course de St Andrews) eta St Andrews unibertsitateari zor dio, azken hau Erresuma Batuko unibertsitate garrantzitsuenetakoa delarik.
Gaur egun Fife eskualdea Eskoziako hirugarren eskualde populatuena da, bertan 350.000 biztanle bizi direlarik.
Kanpo loturak [aldatu]
- Fifeko Erresumaren webgunea
- Fife Orain
- Fife Erresumako Turismo Erakundea
- The Fife Post
- Ibilbide turistikoa Fifeko kostaldean barna