Eskuararen hatsapenak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eskuararen hatsapenak
Jatorria
Argitaratze-data1716
IzenburuaEskuararen hatsapenak
Ekoizpen lekuaSara
Ezaugarriak

Eskuararen hatsapenak (jatorrizko idazkeran, Escuararen hatsapenac) Joanes Etxeberri Sarakoaren liburu bat da, 1716. urtearen inguruan idatzia.[1] Euskararen apologia bat da; euskararen aldeko beste apologia bat gehiago, baina lehendabiziko aldiz euskaraz egina. Etxeberrik hizkuntza honen garbitasuna goraipatzen du; luze eta zehatz argumentatzen du literatura hizkuntza bateratu baten beharra, dialekto aniztasunaren aurrean, eta Axularren idazlanak ikusten ditu gida eta eredu hoberentzat. Bukatzeko, Eskuararen hatsapenak liburuan gazte euskaldunei dei suharra egiten die, beren burua eta euskara kulturaz jantz dezaten.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Euskal Literatura Klasikoa: XVIII. mendea» Auñamendi Eusko Entziklopedia (Noiz kontsultatua: 2019-05-07).
  2. (Gaztelaniaz) Mitxelena, Koldo. (1960). Historia de la literatura vasca. Minotauro.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Literatura Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.