Sara
Wikipedia(e)tik
|
Sara |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Sare | ||
| Antolaketa Estatua Eskualdea Departamendua Barrutia Kantonamendua |
Frantzia Akitania Pirinio Atlantikoak (64) Baiona Ezpeleta |
||
| Alkatea | Jean-Baptiste Laborde (2008-2014) | ||
| Herritarra | saratar | ||
| Koordenatuak | |||
| Eremua | 51.34 km2 | ||
| Garaiera | 27-881 m. | ||
| Distantzia | 28 km Baionara | ||
| Postakodea | 64310 |
||
| Biztanleria | 2,271 bizt (2006) | ||
| Dentsitatea | 51,34 bizt/km² | ||
| www.sare.fr | |||
Sara Lapurdiko udalerria da, 2.184 biztanle zituen 1999. urtean eta Ezpeletako Kantonamenduan dago kokatua.
Xareta elkartea osatzen du Ainhoa, Urdazubi eta Zugarramurdi herriekin batera.
Eduki-taula |
[aldatu] Geografia
[aldatu] Sarbideak
Senperetik Sarara joateko RD-3 erabiltzen da. Azkainetik, berriz, RD-4. Nafarroan dauden Beraraino ailegatzeko RD-406 eta Ibardin mendatea (315 m.) eta Etxalaraino RD-906 eta Lizarrieta mendatea (507 m.) hartu behar da.
Donibane Lohizunera joateko autobusak badaude.
[aldatu] Etxeak eta Auzoak
Hona hemen Sarako auzoak[1]
- Ahuntz Karrika
- Basaburua
- Egimehar
- Erremuxil
- Goiburu
- Haranburua
- Helbarrun
- Ihalar
- Istilarte
- Lehenbizkai
- Lapitzea
- Olhalde
[aldatu] Ingurune naturala
[aldatu] Orografia
Larrun mendiak Sara iparraldean dauka, eta herria tontorrera igotzeko abiapuntuetariko bat da.
[aldatu] Hidrografia
Herritik Urdazuriren hainbat ibaiadar igarotzen dira[2]: Tontolo, Uzkain, Arraio eta Galerdi errekak, eta Lizunia erreka honen isurkideekin, Beherekobenta, Portua (Helbarrunek honekin bat egiten du[3]) eta Hiruetako errekak (eta azken honen isurkide diren Urio eta Tonba errekak).
[aldatu] Udalerri mugakideak
- Senpere ipar-ekialdean
- Azkain eta Urruña ipar-mendebaldean
- Zugarramurdi hegoaldean.
[aldatu] Toponimia
Euskarazko Sara eta frantsesezko Sare [4] itxura hauek izan ditu: Sares (XII. mendea, Baionako eskutitzak[5]) et Sarre (1650, Gouvernement Général de Guienne et Guascogne et Pays circonvoisins eskutitza).
Haranburua, berriz, honakoak[4]: Haramboure (XVIII. mendea, Baionako elizbarrutiaren kolazioak[6]) et Haramburua (1863, Raymondek aipatua[4]).
Helbarrun Helbarren (1863, Raymondek aipatua[4]), Istilarte Istillarte (1863, Raymondek aipatua[4]), Lehenbizkai Léhembiscay (1863, Raymondek aipatua[4]) eta, azkenekoz, Olhalde Olhade (1863, Raymondek aipatua[4]).
[aldatu] Mitologia
Etsai edo deabrua Sarako lezetan bizi zen herensugea izan zen. Bertan eskola bat zuen non zientziak, arteak eta letrak irakasten zituen.
Mariren seme biek, Mikelats gaiztoa eta Atarrabi zintzoa, eskola honetan ikasi zuten. Ikasketak bukatzean, Etsaiak zozketa baten bidez ikasleen bat aukeratu eta betirako berarekin izan behar zen. Mikelats Sarako galsoroak erre nahi zituen. Atarrabi, Sarako apaiza zena, otoitz egin eta uzta libratu zuen.
Sarako gazteek Zanpantzar izeneko lastozko maniki hausterre-eguneko gauean gurdi batean paseatzen dute herriko auzoetatik, hileta baten moduan. Batzuk doluzko jantziak eta besteak kandelak eramanez, herriko plazan manikia erretzen dute.
[aldatu] Historia
- Hego Euskal Herriarekin duen 32 kilometroko luzerako mugak (Hegoaldeko Zugarramurdi, Etxalar eta Bera udalerriekin da mugakide) bere historian eragin handia izan du. 1693an, mugaz gaindiko lapurretaz babesteko, Luis XIV.ak arma-olak egiteko baimena eman zion herriari[7].
- 1790. urtean, Sara, Ainhoa, Azkaine eta Sara barnean hartzen zituen kantonamendu bateko buru izan zen, Uztaritzeko distrituaren mendekoa zena.
- 1794ean, Frantziar Iraultzaren ondorengo izualdian, Itsasuko 47 gazteren ihesaldiaren ondoren, Osasun publikorako komiteak (1794ko martxoaren 13 edo II. urteko haizekorraren 13ko dekretua), Ainhoa, Azkaine, Ezpeleta, Itsasu, Sara eta Zuraideko bizilagun guztiak (gizon, emakume eta ume) atxilotu zituen, mugatik gertu zeuden udalerriak communes infâmes edo "udalerri zitalak" izendatuz[7]. Neurria Biriatu, Kanbo, Larresoro, Luhuso, Lekorne eta Makea udalerrietara zabaldua izan zen.
- Herritarrak etxe nazionaletan bilduak izan ziren, bai Ustaritzeko barrutian, bai Jean-Jacques Rousseau bezala Grande Redoute barrutian[8]. Baina benetan, Baiona, Capbreton, San Bisentse eta Ondresko elizetan bilduak izan ondoren, deportatu zituzten, nahiko egoera txarrean gainera[9]. Deportatuak Lot, Lot-eta-Garona, Gers, Landak, Behe Pirinioak (Biarnoko aldea) eta Hautes-Pyrénées departamenduetara bidaliak izan ziren.
- Bueltan, deportatuek ondasun gehienak ebatsiak edota apurtuak topatu zituzten, 1794ko irailaren 29 eta urriaren 1ean Ustaritzeko Direktorioak emandako dekretuen bitartez. Honela zioen dekretuak: "Sara, Itsasu, Azkaine, Biriatu eta Serres antzinako udalerriak, bere biztanleak segurtasun orokorra dela eta zortzi hilabetez deportatuak izan zirenak, ez dira landuak izan. Askatasuna berreskuratzen dituztenak, bere etxeetara buletatzean, ozenki eskatzen dituzte jatekoak, gizonaren lehendabiziko eginkaria bete ezin dutelako: gosea"[10][8]. Ondasunak berreskuratzeko nahiko lan ere izan zuten, ebatsitakoa erregistratuta baino arpilatuta izan zelako.
- Sarako alkatea zen Martin Iturbide eta herriko beste 33 ordezkariek deportazioan izandako egoera azaldu zuen eskutitza bidali zieten agintariei. Honela zioen: Despotismoz inguratutako eta askapenaren itzala mantendu zuen eskualdean jaioak (...) sutsu korrika egin genuen Frantziako herriaren eskubideak bere osotasunean berrezarri zituen zorioneko iraultzaren alde (...) Guk geuk Bidegurutzea (Senpere), Azkaine eta Sara artean dauden barrakoiak eraiki genituen (...) Sans-Culotteen kanpamendua altxatzeko eta beste lan publikoak burutzeko 3.000 egun baino gehiago eman ditugu. Horretarako adreilu eta egur pila bat eman ditugu (...) Eskatutako garau, zuhain, jantziak, gizonak prest eman ditugu (...) Gure atsakebe handienerako, gure azpiko lagunek gure neskatil asko prostituzioaren bitartez jatekorik bilatzera bultzatu dute; amei gosez eta egarriz hiltzen ari zirela esaten ikusi ditugu, taloak besterik ez zituztela; negarrez ikusten genituenean ez genekien zergatia eta misterioa jakitean egoera ikaratu egin gintuen (...) Sarako herritaren altzari eta eraikinak ez dira erregistratuak izan. Gure altzairu eta erikian guztiak lapurtuak eta inguruko herrietara eramanak izan ziren. Biltegi ziurretan utzi beharrean, enkantetan salduak izan dira eta bestetan enkanterik gabe[11][8].
- Aita Barandiaran etnologo famatua, Saran egon zen Espainiako Gerra Zibiletik babestu asmoz eta 1936an Sarako lezeak publikora aurkeztu zituen.
- 1978an Sarako herritarrak erreferendum batera izan ziren deituak. Bertan, Sarako herriak Larrunera igoko zuen errepide bat egiteari ezetz esan zion. Horrek ziurrenik, Larrungo tren ttipiaren biziraupena ziurtatu zuen.
[aldatu] Ekonomia
Herriko ekonomiaren oinarria laborantza da. XIX. menderarte iraun zuen burdin meategi bat ere egon zen udalerrian[7].
[aldatu] Alkateak
| Agintaldia | Alkatea | Alderdia | Lanbidea |
|---|---|---|---|
| 1995-2008 | Jean Aniotzbehere | ||
| 2008-2014 | Jean-Baptiste Laborde |
[aldatu] Demografia
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Oharra: 2006ko biztanleria INSEEk emaniko behin-behineko datua da.
[aldatu] Biztanleriaren eboluzioa

[aldatu] Kultura
[aldatu] Literatura
Sarako kultur mugimendurik garrantzitsuena Sarako Eskola literatur mugimendu lapurtarra da. Sarako, Donibane Lohizuneko eta Ziburuko apaizak frantziskotarren komentu batean biltzen ziren euskarazko idazlanak prestatu eta eztabaidatzeko. Erlijioa izan zen gehien landu zuten gaia.
Sarako Eskola taldea osatu zutenak ondorengo idazleak dira: Axular, Joannes Haranburu, Joannes Haraneder, Esteve Materre, Pierre Argaiñaratz, Silvain Pouvreau, Joanes Etxeberri, Stephanus Hirigoiti, Klaberia, Gillentena, Hegi eta Voltoire.
Dena den Patxi Salaberri bezalako adituek zalantzan jartzen dute benetan "eskola" batez hitz egin dezakegunik, hau da, euren artean benetako adiskidetasun harremanik egon zitekeenik, eta garai bateko idazleak biltzeko etiketa baino ez litzateke izango.
Saran kokatu zuen Pierre Lotik Etchezar, 1897ko Ramuntcho bere eleberri famatuaren herria.
[aldatu] Euskara
Herrian euskaldunen kopurua handia da oso, bertako euskalkia lapurtera izanik. 1968an 1.921 herritarretik 1.850 euskaldunak ziren[1]. Euskarazko esaera zahar batek dio "Sara, astia"[7].
[aldatu] Jaiak
Sarako bestak iraileko bigarren igandean ospatzen dira.
[aldatu] Ikustekoak
- Sarako lezeak
- Larruneko tren ttikia[12]
- Ihartze Artea etxea[13]: XVII. mendeko.
- Ortillopitz baserria: Sarako historiaren eta euskal ohituren erakustokia:
- San Martin eliza[14]: XVII. mende hasieran eraikia, bertako apaiza "Axular" izan zen. Hilerriak inguratzen du eliza, baina 1804. urtera arte eliza barnean lurperaketak egin ziren, Axular ere bai[7]. Dorrearena kanpoaldean idazkun ezaguna du: Oren guziek dute gizona kolpatzen azkenekoak du hobirat egortzen. Barruan, aldiz, hain ezaguna ez den beste idazki bat dago, Seroraren hilobian hain zuzen: Orai den seroraren eta izanen direnen jar lekua eta hobia[15].
- Santa Katerine kapera: XVII. mendean eraikia, 1481ko eraikin baten fundazioen gainean. Napoleon III.ari eta Eugenia enperatrizari eskinia izan zen 1867ko urriaren 6an udal batzaren eskutik.
- Otoiztegiak: hamalau ageri dira herrian zehar.
- Biskotxaren erakustokia.
- Muizko lubakia[16] XIX. mendeko hasierakoa.
|
Victor Iturria pilotari eta erresistentearen oroigarria
|
[aldatu] Ekipamenduak
[aldatu] Hezkuntza
Udalerriak haur-eskola eta Saint-Joseph izeneko eskola pribatua ditu, 1983tik aurrera elebiduna dena[1].
[aldatu] Saratar ezagunak
- Joanes Ibarrola, Saran jaio XV. mendean, utriusque iuris doktorea (zuzenbide zibil eta zuzenbide kanokikoan doktorea), Erruango legebiltzarrean kontseilari, ondoren Bordelen, beste hainbaten artean 1520n erregearen aginduz Zuberoako Ohitura idatzi zuen[8].
- Bertrand Lahet, XV. mendean Saran jaioa, Baionako apezpikua izan zen 1504tik 1519ra arte[7].
- Pedro Agerre "Axular", Urdazubin ustez 1556n jaioa eta 1644n hila, Gero aszetika liburu ospetsuaren idazlea eta euskararen kodifikaziorako urrats garrantzitsua egin zuena[7].
- Martin Irigoien Olagarai, (Sara, 1821) bitan Argentinako presidentea zen Hipólito Yrigoyen Alemen aita.
- Wentworth Webster, (Uxbridge, 1828 - Sara, 1907), apaiz anglikano eta Lapurdiko kondairen biltzailea.
- Alberto de Palacio Elizaga, 1856n Saran jaioa eta 1939n hila, Getxo eta Portugalete lotzen dituen Bizkaiko Zubia (1893) diseinatu zuen[7].
- Jean Baptiste Elizanburu, 1828n Sarako Piarresenea etxean jaioa, kapitaina eta poeta[7].
- Jean Lemoine, (Sara, 1913-?) pilotaria.
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ 1,0 1,1 1,2 Auñamendi Entziklopedia: Sara
- ↑ Sandre datu-basea
- ↑ Paul Raymondek Helbarrun Helbarren deitzen du "Dictionnaire topographique Béarn-Pays Basque" bere liburuan
- ↑ 4,0 4,1 4,2 4,3 4,4 4,5 4,6 Paul Raymond, "Dictionnaire topographique Béarn-Pays Basque"
- ↑ Baionako eskutitzak edo Livre d'Or - XIV. mendeko eskuizkribua - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
- ↑ XVII. eta XVIII. mendeetako eskuizkribuak - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
- ↑ 7,0 7,1 7,2 7,3 7,4 7,5 7,6 7,7 7,8 Philippe Veyrin "Les Basques" Arthaud, 1975 ISBN 2 7003 0038 6
- ↑ 8,0 8,1 8,2 8,3 Manex Goienetxe, "Histoire générale du Pays Basque" 4. Liburukia Elkarlanean, 2002, ISBN 2 9131 5646 0
- ↑ Heriotza-tasa handia zen oso deportatuen artean. Capbretongo alkate eta udal-ofizialak herriko ordezkariei aginduak eskatu zizkieten 1794ko martxoaren 14 edo II. urteko haizekorraren 24ko eskutitz batean (Jatorrizko testua P. Haristoy, "Les Paroisses du Pays Basque pendant la période révolutionnaire", Paue, Vignancour, 1895-1901, 256-257. orrialdetan argitaratua). Honela zioen:
1°) Combien de pain à donner à chaque homme (nous n'avons pas de pain, si ce n'est de la méture) ?
2°) Pouvons-nous consentir à ce qu'ils s'achètent du vin ou autres provisions?
3°) Nous t'observons que nous n'avons point de viande;
4°) Pouvons-nous leur permettre d'avoir de la lumière, la nuit, dans un fanal?
5°) Pouvons-nous permettre qu'ils aient leurs matelas ou paillasses? Nous leur avons fait porter de la paille pour coucher;
6°) Pouvons-nous permettre qu'ils sortent deux à deux pour laver leur linge?
7°) S'il y a des malades, sommes-nous autorisés à les faire sortir de la maison de réclusion pour les traduire dans d'autres pour les faire traiter? - ↑ Jatorrizko testua frantsesez: Les ci-devant communes de Sare, Itxassou, Ascain, Biriatou et Serres, dont les habitants internés il y a huit mois par mesure de sûreté générale, n'ont pas été cultivées. Les habitants qui viennent d'obtenir la liberté de se retirer dans leurs foyers, demandent à grands cris des subsistances sans qu'on puisse leur procurer les moyens de satisfaire à ce premier besoin de l'homme, la faim.
- ↑ Jatorrizko testua frantsesez: Nés dans une contrée qui avait conservé une ombre de liberté au sein du despotisme (...) avec quelle ardeur n'avons-nous pas couru à l'heureuse révolution qui a rétabli le peuple français dans les plénitude de ses droits! (...). Nous avons seuls été chargés de construire les barraques qui sont entre Beaugard (Saint-Pé), Ascain et Sare (...). Nous avons employé plus de 3 000 journées pour les retranchements du camp des Sans-Culottes et autres ouvrages publics. Nous avons fourni une quantité immense de briques et de bois de chauffage (...). Toutes les réquisitions en grains, en fourrages, vêtements, contingents d'hommes ont été ponctuellement exécutées (...). Pour comble de tourments, plusieurs de nos jeunes filles ont été invitées par nos satellites à se procurer les moyens de subsister par les prostitutions; nous les avons vues rapporter à leur mère mourant de faim et de soif, des morceaux de pain de maïs; elles versaient des larmes dont nous ignorions la cause, mais leurs voyages répétés chaque jour nous ont enfin dévoilé cet affreux mystère et nous avons frémi de désespoir et d'horreur (...). Les biens, meubles et immeubles des habitants de Sare, n'ont été ni constatés ni légalement décrits ; tous nos meubles et effets mobiliers ont été enlevés et portés confusément dans les communes voisines. Au lieu de les déposer dans des lieux sûrs, on en a vendu une partie aux enchères, et une autre partie sans enchères.
- ↑ Larruneko tren ttikiaren webgune ofiziala
- ↑ Mérimée datu-basea: Ihartze Artea
- ↑ Mérimée datu-basea: San Martin eliza
- ↑ Palissy datu-basea: San Martin eliza
- ↑ Mérimée datu-basea: Muizko lubakia
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz) Sarako herriko etxea edo udala
- (Euskaraz) Xareta
- (Euskaraz) "Ttipi-ttapa" eskualdeko hedabidea
| Sarako auzoak | ||
|---|---|---|
|
Ahuntz karrika · Basaburua · Egimehar · Erremuxil · Goiburu · Haranburua · Helbarrun · Ihalar · Istilarte · Lehenbizkai · Olhalde |
||
| Xaretako udalerri aurkibidea | ||
|---|---|---|
|
Ainhoa • Sara • Urdazubi • Zugarramurdi |
||
| Lapurdiko udalerriak | ||
|---|---|---|
|
Ahetze • Ahurti • Ainhoa • Angelu • Arbona • Arrangoitze • Azkaine • Bardoze • Basusarri • Baiona • Beskoitze • Biarritz • Bidarte • Biriatu • Bokale • Donibane Lohizune • Ezpeleta • Getaria • Gixune • Haltsu • Hazparne • Hendaia • Hiriburu • Itsasu • Jatsu • Kanbo • Larresoro • Lehuntze • Lekorne • Lekuine • Luhuso • Makea • Milafranga • Mugerre • Sara • Senpere • Urketa • Urruña • Uztaritze • Ziburu • Zuraide |
||