Estatubatuar filosofia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ameriketako Estatu Batuetako Konstituzioaren Sinatzearen margolana, Howard Chandler Christy-ren (1940) olio-pintura.

Estatubatuar filosofia, Ameriketako Estatu Batuekin erlazionaturiko filosofoen aktibitate, korpus eta tradizioa da. Interneteko Filosofia Entziklopediaren arabera, estatubatuar filosofiak faltan botatzen dituen bitartean "ezaugarri definitzaileen muina; halaber, estatubatuar identitatea islatzeko eta moldatzeko gai izan da nazioaren historian zehar".[1]

Nahiz eta jende, komunitate eta nazio ugari bizi ziren Estatu Batuak okupatzen duten lurralde geografikoan, eta kultura zein erlijioarekin batera pentsamendu filosofiko konplexuak garatu zituzten; estatubatuar filosofia eta honen historia europar kolonizazioarekin batera hasi zen, Ingeles protestanteak edo puritanoak Ingalaterra Berrira heldu zirenean 1620an.[1]

XVII. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mayflower Konpaktua, 1620 margolana, J.L.G. Ferris (ca. 1932).

"Mundu Berrira" heldu ziren lehen kolono ingelesak probidentzialista puritanoak ziren, haien ustez Jainkoak kontrolatzen ditu Lurrean jazotzen diren gertakizun guztiak.[2] Nozio erlijioso hau oinarri bezala, akordioak eratu zituzten banakoaren eta komunitatearen arteko harremana nabarmenduz. Ideia hauek Fundamental Connecticut-eko Orden Fundamental (1639)[3] eta Massachusetts-eko Eskubideen Korpus (1641)[4] dokumentuetan islatu ziren.

Tradizio honen ordezkari bezala garaiko buruzagi kolono batzuk aurki ditzakegu: John Winthrop (1588-1649), bizitza publikoa pribatuaren gainetik defendatzen zuena; eta Roger Williams (1603-1683), tolerantzia erlijiosoaren bidez komunitatearen homogenizazio erlijiosoa eskura zitzatekeela defendatu zuena.[1][5] Idei hau bera aztertu daiteke Maryland-eko Tolerantzia Aktan (1649).[6]

XVIII. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orohar, hurrengo mendeko pentsamendua bitan bana daiteke; alde batetik, puritanoen pentsamendu protestantearen eraginpean zegoena, eta bestetik, europar Ilustrazioaren ideiak jarraitu zituena.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d (Ingelesez) American Philosophy | Internet Encyclopedia of Philosophy. (Noiz kontsultatua: 2022-04-10).
  2. (Ingelesez) Providence and the Invention of the United States, 1607–1876. ISBN 9781139466288. (Noiz kontsultatua: 2022-04-10).
  3. (Ingelesez) «The Fundamental Orders of Connecticut. 1909-14. American Historical Documents, 1000-1904. The Harvard Classics» www.bartleby.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-10).
  4. (Ingelesez) «Liberties» history.hanover.edu (Noiz kontsultatua: 2022-04-10).
  5. (Ingelesez) «Freedom: A History of US. Webisode 3: Liberty for All? Segment 2 | PBS» www.thirteen.org (Noiz kontsultatua: 2022-04-10).
  6. (Ingelesez) Vile, John R.. «Maryland Toleration Act of 1649» www.mtsu.edu (Noiz kontsultatua: 2022-04-10).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]