Protestantismo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Protestantismoa Erreformako dotrinarekin sortutako fede eta praktika erlijiosoak onartzen dituen kristautasunaren adarra da. Era zabalagoan, aldiz, protestantismoa Aita Santuaren agindupetik kanpo dagoen Mendebaldeko Kristautasuna da.

Protestante hitza latinezko protestatiotik (adierazpena) dator. Adierazpen hori Martin Lutherrek egin zuen 1529an Speyerko Dietak aurretik Wormsko Dietak erabakitakoa berretsi zuenarekin ados ez zegoelako.

Erreforma Protestante eta Protestantismoaren dotrina zabala honela laburbil daiteke:

  • Aita Santuaren nagusitasuna arbuiatzea.
  • Eliza Katoliko Erromatarraren zenbait oinarrizko dotrinaren arbuiatzea.
  • Fededun guztiak apaizak diren sinesmena.
  • Biblia Egia Errebelatuaren iturri bakartzat jotzea. (Sola Scriptura)
  • Fedeak baino salbatzen ez duen sinesmena. (Sola Fide)

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Protestantismo Aldatu lotura Wikidatan