Estrukturalismo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Estrukturalismoa XX. mendean sortutako eskola filosofikoa eta giza eta gizarte-zientzien metodologia eta korrontea da, gizarte errealitatea objektuen arteko erlazio multzo moduan aztertzen duena, objektuak euren esentziaz haraindi beste objektu batzuekin harremanetan duten zeinuak definituz. Humanismo, subjektibismo, enpirismo eta historizismoaren aurkako joera da, nia baztertuz, objektu bakoitzaren egitate partikularrak ukatuz eta azterketa sinkronikoa aldeztuz hurenik hurren. Estrukturalismoaren jatorria Ferdinand de Saussurek 1916 urtean plazaraturiko Cours de linguistique générale liburuan dago, non hizkuntza elementuen arteko baliokidetasun eta aurkakotasun harremanen bitartez definitzen duen. Beste pentsalari estrukturalista nabarmen batzuk Claude Lévi-Strauss, antropologia arloan, Roland Barthes eta Louis Althusser izan dira.


Filosofia Artikulu hau filosofiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.