Louis Althusser

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Louis Althusser filosofo frantsesa (Birmandreis, Aljeria, 1918 - Paris, 1990). XX. mendeko marxismoaren joera garrantzitsuenetariko baten pentsalari ezaguna. Marxen irakurketa zientifikoa aldezten du, batez ere Kapitalarena, haren obren irakurketa «ideologikoa» baztertuz. «Haustura» bat ikusten du Marx gaztearen lanen eta Kapitalaren artean, azken hau benetako testu iraultzailea dela iritzirik. Obra nagusiak: Lire le Capital (1965), E. Balibarrekin lankidetzan; Pour Marx (1966), Lenin et la philosophie (1969).

Lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Louis Althusserrek Karl Marx-en lanaren garapena aztertu zuen. Bere iritziz, Marxen lanak bi alderditan banatzen dira. Interpretazio hau oso eztabaidagarria izan zen eta gaur egun egile gutxik mantentzen dute. Althusserrek bi etapa aurkitzen ditu: gaztaroa eta helduaroa.

Marx gaztaroan (1845 arte)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marx gaztea zenean alienazioa eta ideologia ikasi zuen Ludwing Feuerbach-en filosofiaren ikuspuntutik. Marxek galdetzen du: zertan datza lanaren alienazioa? Gehien bat, lana langilearekiko arrotza dela,hots, ez dagokio langileari. Ez da zoriontsu sentitzen, zorigaiztokoa baizik, ez du energia fisiko eta izpirituala garatzen. Lanetik kanpo sentitzen da eta bere baitatik kanpo ere. Bere lana ez da boluntarioa, ezarritako zerbait baizik eta lana egiterakoan sentitzen du ez dela berea, ez dagokiola berari, beste bati alegia. Horrek dakar gizabanakoaren galera. Gizakia definitzerakoan zerbait erreal bezala definitzen du, ekonomiako historiaren emaitza bat bezala. Gizakiaren autogenerazioa prozesu erreal, historiko-dialektiko bat da.

Marxentzat gizakia berez zer den ezin da determinatu haren izpiritutik edo ideiatik baizik eta gizakia beratik; benetako gizakia, gizaki erreala. Gizakia ez da izaki abstraktu bat, mundutik kanpo dagoena, baizik eta munduan dagoen zerbait, hau da, estatua eta gizartea.

Jainkoa, filosofia eta estatua pentsamenduaren alienazioak osatzen dituzte, alienazio ekonomikoaren menpe dauden alienazioak, Marxek azkeneko hau kontsideratzen du benetako alienazio bakarra. Marxek defendatzen du alienazioak gizakia pobretzen duela, bere bizitzako zenbait alderdi aldatzeko aukera ukatuz. Horrek bere errealitatearen kontzientzia faltsu bat eragiten dio, hala ere, hau ezabatu daitekeen gertakizun bat da. Politikari dagokionez, gizarte komunista bat planteatzen du. Gizaki alienatuaren eta gizaki komunistaren artean prozesu eraldatzailea kokatzen du. Soilik gizarte komunistan desagertuko da guztiz alienazioa.

Marx helduaroan (1845-1875)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Althusserrek dioenez La ideologia alemana eta tesis sobre Feuerbachen urtea haustura epistemologikoa finkatzen du (Gaston Bacherlarden kontzeptua). Honekin Marxek bere ideologikoa eta filosofikoa zen aurreko garaiarekin bukatzen du, eta materialismo historikoaren metodoa erabiliz ikasketa ekonomikoak eta historikoak garatzen dituen garai berri batekin hasiko da. Althusserrek esango lukeen modura Continente historia inauguratzen du Marxek.

Garai berri hau bere obrarik garrantzitsuenaren garaia da: El Capital. Critica de la economia politica. Bestetik, aipatu beharrekoak dira obra honi sorrera eman zioten testuak: La contribución a la crítica de la economía política, Kapitala liburuko lehen kapitulurako balioko ziona, eta, Grundisse, haustura epistemologikoaren kritikoei argumentuak jasotzeko balio izan ziena. Marxen helduaroan obra sistematikoagoa bilatzen da eta kontzeptu ekonomiko nagusienak sortzen dira: balorearen teoria, ustiapena gainbalioaren jabekuntza bezala edo krisi kapitalistei buruzko teoria azalgarria.

Hala ere, beste autore batzuk, Erich Fromm barne, haustura epistemologikoa ukatzen dute eta Marxen pentsaera osoan zehar bere besterenganaketaren ideia oinarrizkoena dela defendatzen dute. Humanismo kontzeptuari gerturatuz, ez dute Marx gaztea eta Marx heldua izatearen bikoiztasun hori onartzen eta bere obraren jarraitasuna aldarrikatzen dute kontzeptu baten inguruan, gizakia eta bere besterenganaketa kapitalismoan.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Garcia, M.A. 2013: Althusserren antihumanismo teorikoaz, hAUSnART, 3: 130-137.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Louis Althusser Aldatu lotura Wikidatan