Etxetxu

Wikipedia, Entziklopedia askea

Etxetxu edo La Casilla (gaztelaniaz), Errekaldeko barrutian dagoen auzune edo gune baten izena da. Berez Bilboko udalak ez du Etxetxu auzo moduan kontutan hartzen, baina Bilbotarrek izen horrekin ezagutzen dute Etxetxuko udal-kiroldegiaren inguruko gunea. Horrez gain, Autonomia kalea eta kiroldegiaren artean Etxetxu plaza dago, auzunearen aisialdi gune nagusia. Plaza aurrean eraikitako Etxetxuko dorreek ere, auzunearen izena hartzen dute. Dorre hauek, hiriko etxebizitza eraikinik altuenak dira 21 solairu eta 75 bat metroko altuera dutelarik.

Hurrengo urteetan auzoak aldaketa ugari biziko ditu. Jadanik, udalak kiroldegi berria eraikita dauka Miribillako auzoan, eta horregatik Etxetxuko kiroldegi zaharra eraitsia izango da. Horrez gain, Etxetxun Euskal Herriko Unibertsitateak duen eskolaren eraikina ere eraitsiko da, eta bertan Bizkaiko foru aldundiaren bulegoak eraikiko dira.

Kale garrantzitsuenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]