La Casilla

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

La Casilla Udal Pabilioia Bilboko kirol-aretoa da, zenbait taldeen estadioa dena. Honetaz gain, musika kontzertuak eta bestelako ekitaldiak jasotzeko diseinaturik dago.

Etxetxu auzoan eraikia, Etxetxuko Dorreak gertu ditu. 5.200 lagunentzako tokia du eta egun bertan jokatzen den talde nagusia Bilbo Areto Futbol Kluba, Bilbao Basketek Bilbao Arena egoitza berria izatea erabaki zuelako.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1967ko maiatzaren 20an inauguratu zen. Etorkizunean, eraikina eraberritu eta inguruko biztanleentzako kiroldegia handitzea espero da.

"Bilbo Kirolak" udal erakundeak dituen 67.000 abonatuen seiren bat, kiroldegiaren inguruko auzoetan bizi dira.

Miribillako kirol-areto berria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusia: «Bilbao Arena»

Urteetan kirol-areto berria eraikitzeko kokagune baten bila aritu ondoren, 2006an Bilboko udalak Miribilla auzoko 23.000 metro koadroko orube bat aukeratu zuen. Bertan 8.000 pertsona ingururentzako aretoa eraikiko zen, Idomek egindako egitasmoaren arabera.

Eraikuntza 2007. urtearen amaieran hasi zen eta 2010eko azaroan zabaldu zuten.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koordenatuak: 43°15′24″N 2°56′37″W / 43.25667°N 2.94361°W / 43.25667; -2.94361

Arkitektura Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa