Europa bezain zaharra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Europa bezain zaharra
Datuak
Argitaratze-data2023
GeneroaSaiakera
HerrialdeaEuskal Herria
ISBN978-84-949758-6-8

Europa bezain zaharra Joxe Azurmendi filosofoak idatzitako saiakera liburua da.

Liburu honetan Azurmendik Aro Modernoa baino lehenagoko Erdi Arora eta Errenazimentura joko du Europaren historia kulturala aztertzera. Ikerketa horretatik Europako nazio-estatuen sortze eta bilakaeran azaldu izan diren hainbat topiko azaleratuko ditu. Liburuaren editore Haritz Azurmendiren arabera topiko horiek lantzeak garrantzi berezia du egungo Nazionalismo Ikerketek hartu duten ildoan. Izan ere, Ernest Gellner buru, XX.mendearen erdialdean gailendu zen modernismoa bezala ezagututako nazionalismoaren ikuskerak aldeztu zituen globalizazioa bezalako fenomenoak auzitan daudelarik topiko horiek indarberrituta datoz. Horrek nazionalismoa XIX.mendeko fenomenoa deneko ikuspegia zalantzan ipintzen du[1].


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Azurmendi, Haritz: "Zertarako itzuli orain Modernitate aurrera" in Joxe Azurmendi Europa bezain zaharra, Andoain, Jakin, 2023. 7-17 or.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Literatura Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.