Kornelio Tazito

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

(Publio edo Gaio?) Kornelio Tazito (c. 55 - c. 120) Erromatar Inperioko idazle eta historialari bat izan zen. Politika karrera zabal bat ere osatu zuen bere bizitzan zehar. Trajano enperadorearen agintean (98-117) idatzi zituen bere lan gehienak. Lan hauetatik Historiae eta Annales azpimarratu behar dira, non Erromako I. mendeko historiaren berri ematen den.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haundikia izanik baina Italiako sendi batean sortua arazoak izan zitzakeen cursus honorum, hau da , karrera politikoan; hala ere, Julio Agrikolaren, Britaniako gobernadorearen, alabarekin ezkondu zen 78. urtean eta honek ate asko zabaldu zizkion. Bespasianoren agintean kuestore izendatu zuten eta edil eta plebeko tribunoa izan zen Titoren agintepean.

Harrez geroztik, datak zehatzagoak dira:

  • 88. urtean Vespasianopean pretor eta kuindezenbiro izango da.
  • 89 urtetik 93 urtera, Erromatik at izango dugu, beharbada probintziaren batean gobernadore. Urte hauetan Domizianoren botere despotikoaren eragina gailenduko da eta matxinada saiakera batzuk gertatu ziren.
  • 93. urtean Julio Agrikolaren heriotzaren ostean, Erromara itzuliko zaigu, Domizianoren errepresio garairik gogorrenetan.
  • 96. urtean Domiziano erahilko dute.

Azken urte hauetan Domiziano ostenduta bizitzen saiatuko zen, ez zuen enperadorearen aurkako keinu handia bezain alferra egin nahi izan alde batetik, eta beste aldetik lausengaldiari ihes egiten zion. Erretiro honetan historia gaiak metatzeari lotu zitzaion, gero bere obretan erabiliko zuena.

  • 97. urtean adierazpen askatasuna berreskuratuta Dialogus de oratoribus edo Hizlarien elkarrizketa idatzi zuen. Obra honetan erretorikaren alpertasuna senatu eta foro kontrolatu batean aldarrikatuko du. Urte honetan bertan, konsul sufekto izendatuko dute.
  • 98. urtean Julio Agrikolaren biografia kaleratuko du, aitatxeren goraipamen bat.
  • 99. urtean Germania edo De Origine et situ Germanorum ("Germania" edo "Germaniarren Jatorria eta kokapena") argitaratuko du, germaniar herrien azalpen geografikoa, eta haien herritarren sinesmen, ohituren eta instituzioen ikerketa lana.
  • 105. urtean "Historiak" idatziko du.
  • 112 eta 114. urteen tartean Asian Prokosula izango dugu eta Annales obraren etena gertatzen da. Alabaina, Erromara itzuli eta gero jarritu egingo du.
  • 120. urtearen inguruan zendu zen.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kornelio Tazito Aldatu lotura Wikidatan