Euskal Batasuna

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Euskal Batasuna
EB
Sorrera 1986
Desegitea Abertzaleen Batasunean barneratu zen.
Ideologia politikoa Ezkertiarra, abertzalea

Euskal Batasuna, EB, Ipar Euskal Herriko alderdi politiko abertzale eta ezkertiar bat izan zen. Herri Batasunarekin harreman estuak izan zituen. Abertzaleen Batasuna (AB) koalizioaren sorreran parte hartu zuen eta kide gehienak bertan integratu ziren.

Hauteskundeak [aldatu]

Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeetara EMA alderdiarekin batera aurkeztu zen 1993. urtean. Ondoren, Herri Batasunarekin, EMArekin eta Herriaren Alderekin (HA, Patxa eta Oldartzen mugimenduetatik zetorrena) akordio bat sinatu zuen 1994an. Urte berean, Europako Parlamenturako hauteskundeetan, Frantziako Regions et Peuples solidaires izeneko zerrendan partaide izan zen.

Erreferentziak [aldatu]