Herri Batasuna

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Herri Batasunaren logotipoa

Herri Batasuna euskal alderdi politiko abertzalea izan zen. Bere helburuak independentzia eta sozialismoa ziren.

[aldatu] Historia

1977ko Abuztuan Altsasuko Mahaia osatu zen, Telesforo Monzonen deialdiarekin bat eginez. Helburua KAS Alternatibaren inguruan talde abertzaleak biltzea zen. Bertan parte hartu zutenek 1978an Herri Batasuna osatu zuten, Altsasun bertan. Alderdi parte-hartzaileak hauek ziren:

Herri Batasunaren sortze kongresua Lekeition izan zen.

1979an lehenengo hauteskundeetara aurkeztu zen eta 170.000 bozka jaso zituen.

1984ko Azaroaren 20an Santi Brouard, mahai nazionaleko kidea, GALek hil zuen bere kontsultan haur bat zaintzen zegoela.

1986an, NATO erakundean sartu behar ote zuen erabakitzeko erreferenduma antolatu zuen Espainiar gobernuak, Felipe Gonzalez presidente zela. Erreferendum hartan Si eta No bozka zitekeen bakarrik, euskarazko eta beste hizkuntzetako txartelek ez baitzuten baliorik. Hori zela eta, Herri Batasunak gaztelaniaz bozkatzeko eskatu zien bere jarraitzaileei. Gobernuak euskaraz emandako bozkak balioztatzea baimendu zuenean, orduan No ordez Ez bozkatzea eskatu zuten. NATOren inguruko erreferendumean, Hego Euskal Herrian ezezkoak irabazi zuen.

Herri Batasunak hainbat bozeramaile izan ditu historian zehar. Euretan lehenengoa Telesforo Monzon izan zen. Ondoren urte askotan Jon Idigoras izan zen. 1996an, telebistako iragarki batean ETAren Alternatiba Demokratikoaren berri emateagatik, Mahai Nazional osoa espetxean sartu zuten eta beste berri bat aukeratu behar izan zuten. Mahai Nazional berriko bozeramailea izateko Arnaldo Otegi aukeratu zen. Azken urte hauetan berarekin batera Joseba Permach aritu da.

1998an Euskal Herritarrok hautes-plataforma sortu zen Batzarre eta Zutik bezalako talde politikoekin batera. ETAk 98an hasitako su-etena bukatutzat eman eta gero, ezker abertzalearen berrantolatze prozesu bat hasi eta Batasuna alderdia eratu zen. Prozesu honetan, Aralar deituriko ponentziaren aldekoak ildo ofizialarekin bat ez zetozela eta, alderditik bereiztea erabaki zuten, Patxi Zabaleta buru zela.

2003ko martxoaren 17an, Espainiako Auzitegi Gorenaren Sala Bereziak Batasuna legez kontrako jotzea erabaki zuen aho batez. 11 egun beranduago, epaia idatzi zuten, eta bertan jasotzen zenez, Euskal Herritarrok hautes-plataforma eta Herri Batasuna ere ilegalizatu zituzten.

2008an HBren sorreraren 30. urteurrena ospatu zuten hainbat herritan, beste batzuetan, berriz, ekitaldi horiek debekatu eta ezker abertzaleko kideen aurka oldartu ziren polizia gorputz ezberdinak.

[aldatu] Ikus, gainera


Tresna pertsonalak