Eusko Alkartasuna

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau serie honen zatia da:
Abertzaletasuna
EH mapa hutsa.png

Oinarrizko kontzeptuak
Euskal Herria
Euskara
Independentzia
Nazioa
Alderdi politikoak
Abertzaleen Batasuna
Aralar
Batasuna
Eusko Alkartasuna
Eusko Abertzale Ekintza
Euzko Alderdi Jeltzalea
Ezker Abertzalea
Sindikatuak
LAB | ELA
EHNE | Hiru
Eragileak
Askatasuna
Bai Euskal Herriari
ESAIT
Euskadi Ta Askatasuna
Gazte Abertzaleak
Segi
Abertzale ezagunak
Jose Antonio Agirre
Sabino Arana
Xabier Arzalluz
Jose Miguel Beñaran
Txabi Etxebarrieta
Eli Gallastegi
Carlos Garaikoetxea
Jon Idigoras
Txomin Iturbe
Telesforo Monzon
Arnaldo Otegi
Gertuko kontzeptuak
Sozialismoa
Internazionalismoa
Nazionalismoa
Euskal Foruak
Udalbiltza
Estaturik gabeko nazioak
Aberri Eguna
Marxismoa
Euskal Herriko historia
Jeltzalea
Gudari Eguna
Eusko Alkartasuna
Presidentea Peio Urizar
Buruzagia {{{buruzagia}}}
Bozeramailea {{{bozeramailea}}}
Sorrera urtea 1986
Desegite urtea {{{desegitea}}}
Egoitza nagusia Donostia
Ideologia politikoa Sozialdemokrata, abertzale eta independentista
Nazioarteko afiliazioa Europako Aliantza Librea
www.euskoalkartasuna.org
EAren VII. biltzarra (Donostia).

Eusko Alkartasuna (EA), Carlos Garaikoetxeak 1986ko irailean eratutako euskal alderdi politikoa da, EAJren banaketa baten ondorioz.

Eduki-taula

[aldatu] Ideologia

EAk ezkertiar, sozialdemokrata, abertzale, independentista, europeista, internazionalista, bakezale eta akonfesionaltzat definitzen du bere burua.

[aldatu] Historia

1986.eko irailaren 30ean EA lehenbiziko aldiz aurkeztu zen hautagai (Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskundeetara), eta 180.000 boto baino gehiago lortu zituen hiru lurralde historikoetan.

1987. urtean egin zen alderdiaren lehen kongresua, eta bertan aukeratu zen Garaikoetxea alderdiko presidente.

EAJgandik aldentzeko arrazoiak honakoak izan ziren:

  • Carlos Garaikoetxea Lehendakariaren eta EAJko buru zen Xabier Arzalluzen arteko liskarrak
  • Euskal Autonomia Erkidegoaren konfigurazioa:
    • Legebiltzar indartsua eta probintziek botere gutxiago (EA)
    • Probintzia indartsuak (EAJ)
  • Ezkertiarrak-Sozialdemokratak (EA) / Eskuindarrak-Liberalak (EAJ)

Banaketa horretan hiri/herri erakunde bakoitzak EArekin edo EAJrekin jarraitzea bozkatu behar izan zuten. Ondorioz EAJren taberna politiko (batzoki) batzuk alkartetxe bihurtu ziren.

[aldatu] Izena

Banaketaren ostean, izena aldatzeko unea iritsi zenean, Eusko-Abertzaleak izena hartu nahi zuten, baina norbaitek aurreratu eta izena erregistratu zuen (egun Eusko-Abertzaleak EAJ-ren legebiltzar taldeak darabilen izena da). Beste izen baten bila, Eusko Elkartasuna aukeratu zuten, baina EE Euskadiko Ezkerra alderdiarentzat erabiltzen zen, beraz Elkartasuna Alkartasuna bizkaierazko izenaz aldatu zuten.

[aldatu] Erakundeetan

[aldatu] Euskal Herria

1991tik, EAk Eusko Jaurlaritzan parte hartu du, 1992-1995 tartean izan ezik.

1995-1996bitartean Nafarroako gobernuan egon zen PSN eta CDNrekin batera. Gobernu hark "Dieta Vasco Navarra" bultzatu nahi izan zuen, NFE eta EAEren arteko lankidetza indartuz. Proposamena ez zen inoiz indarrean sartu, 1996ko hauteskunde orokorren ondoren PPk Senatuan atzera bota zuelako.

Orain 3 Sail kontrolatzen ditu Eusko Jaularitzan: Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza, Ingurumena eta Hezkuntza, Ikerketa eta Unibertsitate sailak.

[aldatu] EAE

7 Legebiltzarkide 2005/2009: Unai Ziarreta, Rafael Larreina, Karmele Antxustegi Urkiaga, Nekane Altzelai, Onintza Lasa, Idoia Cuadra Ibañez de Elejalde, Juan Porres Azkona.

1 Legebiltzarkide 2009: Jesus Mari Larrazabal

[aldatu] Araba

Eusko Alkartasunaren lehen haziak Gasteizen daude. 1986an Gasteizko Uri Buru Batzarra (EAJ) alderdi barnean erabakiak hartzeko zegoen prozeduraren aurka altxatu zen; izan ere, prozedura horrek Gasteizi garrantzia kentzen zion Arabako beste herri txikiagoen kontura.

Eusko Alkartasuna sortu zenean, Gasteizko Uri Buru Batzar gehiena alderdi berrira pasatu zen. Horregatik, 1987ko hauteskundeetan (udal eta foru hauteskundeetan) EAk emaitza onak lortu zituen Araban, Gasteiz eta beste udalerri batzuetako alkatetzak lortuz. 2007ko udal hauteskundeetan 5 alkatetza eta batzar nagusietako 2 diputatu lortu zituen. Foru Aldundian sartu zen.


[aldatu] Bizkaia

2007ko hauteskundeetan 5 alkatetza lortu zituen; horien artean, aipagarriena Gernikakoa, trantsizioaz geroztik EAJren esku egon den udalekoa. Batzar Nagusietan ordezkari bat du.

[aldatu] Gipuzkoa

EAk Gipuzkoan lortu izan ditu emaitzarik onenak bere historian zehar. EAJren zatiketa modurik gogorrenean lurralde honetan gertatu zen; EAk indar handia lortu zuen eta EAJren indarra asko makaldu zen. Horren testigu, 1987ko hauteskundeetan alderdirik bozkatuena izan zen eta Foru Aldundia kontrolatu zuen. 14 alkatetza mantentzen ditu, horien artean garrantzitsuena Zarautzekoa. Batzar Nagusietan 7 diputatu ditu.

[aldatu] Nafarroa

Trantsizio ostean Nafarroan abertzaletasun instituzionala (EAJ) alderdi txikia zen. Zatiketa garaian EAJk APrekin itun bat egin zuen Bilboko udala ziurtatzeko; horren truke, EAJko kideak Nafarroako Parlamentuan abstenitu egin behar ziren UPNri gobernua emateko. Nafarroako EAJko kideek ez zuten hori onartu eta zatiketa gertatzean kide ia guztiak EAra pasatu ziren, Nafarroan EAJ ia desagertu egin zen. EAJk zuen ordezkaritza gehiena EAk hartu zuen. Nagusiki, EAren botoak Nafarroa iparraldean kokatzen dira, eremu euskaldunean.

Gaur egun, EAk Nafarroa Bai koalizioan parte hartzen du Aralar, EAJ eta Batzarrerekin batera.

[aldatu] Iparraldea

80. hamarkada amaieran EAk Iparraldeko lurralde antolakuntza sortu zuen. Modu horretan Hego eta Ipar Euskal Herrian batera antolatutako lehen alderdia bihurtu zen, 7 zinegotzi dituelarik.

Horrez gain, 2007ko Frantziako Parlamenturako hauteskundeetan Euskal Herria Bai koalizioan aurkeztu zen, AB eta Batasunarekin batera.

[aldatu] Europa

Europan Europako Aliantza Libreko kide da, hainbat herrialdetako alderdi nazionalistak, sozialdemokrata alternatiboak eta ekologistak elkartzen dituen alderdia. Mikel Irujo da Europako Legebiltzareko kidea.

Espainian ERC, Chunta Aragonesista, Andecha Astur, Conceju Nacionaliegu Cantabru eta beste hainbat alderdi politikorekin lotura handia du, eta ekintza-hildo bera jarraitzen dute, eta hauekin Europako legebiltzarrerako kandidatura bateratua aurkezten dute Herrien Europaren Alde.

ERCrekin koalizio batean aurkeztu da hainbatetan Europako Parlamenturako.

2005. urtean Espainian egindako Europako konstituziorako erreferendumean EAk EZezkoa bozkatzeko eskatu zuen.


[aldatu] Erreferentziak


[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak