Euskal Encodings

Wikipedia, Entziklopedia askea
Euskal Encodings
Datuak
Motaerakundea eta biltegia
Erabilitako hizkuntzaeuskara
Historia
Sorrera2003ko azaroaren 24a
Jasotako sariak
Argia Sariak  (2021)
webgune ofiziala

Sarean euskarazko film eta telesailen biltegirik handiena da Euskal Encodings. 2003tik auzolanean ari den irabazteko asmorik gabeko komunitate irekia da, foro moduan antolaturik. Euskarazko film eta telesailak bildu zein erdarazkoak euskaratzen ditu. 1.500 film baino gehiago daude ikusgai webgunean, mota askotako lan askoren artean. Denak euskaraz eta dohainik.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2003an, Dragoi Bola-ko atalak denen eskura jartzeko asmoarekin sortu zen, gerora marrazki bizidun gehiago batzen joan ziren, ondoren filmak... 18 urteren ostean, euskarazko ikus-entzunezkoen biltegirik handiena bilakatu da.

Azkenetako urteetan, teknologia eta baliabide berrikuntzak direla eta, beste helburu batzuetara iristen saiatzen ari dira, hala nola, bideo edukiak online eskuragai jartzen saiatzen, edota azpititulatutako film eta telesail gehiago izaten, behar eta gustu berrietara moldatzearren.[2]

2021eko Argia saria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2021eko otsailaren 4an internet arloko Argia saria eskuratu zuten, covid pandemiak eragindako sari banaketa berezi batean.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Berria. «Euskal Encodings proiektuari eman diote Interneteko Argia saria» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-02-04).
  2. «Nor gara gu?» Euskal Encodings (Noiz kontsultatua: 2021-02-04).
  3. «Euskal Encodings proiektuarentzat da Interneteko Argia Saria» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-02-04).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]