Euskal Herriko Komunistak
Wikipedia(e)tik
Euskal Herriko Komunistak (EHK) ezker abertzaleko eragile politiko komunista da.
Eduki-taula |
Definizioa eta sorrera [aldatu]
EHKk bere burua "Euskal Herriko komuniston erakunde" gisa aurkezten du, eta ezker abertzalearen barruan kokatzen da. EHKk ezker abertzaleari Euskal Nazio Askapenerako Mugimendua (ENAM) deritzo, aspaldian ezker abertzaleak berak normalean erabiltzen ez duen forma erabiliz. Alderdiak, halaber, marxismo-leninismoarekin bat egiten du.
EHKk Batasuna alderdiaren sorrera suposatuko zuen Batasuna prozesuan parte hartu zuen, Igitaia eta mailua izeneko ponentziaren bidez.
Argitalpenak [aldatu]
EHKk Komunistak izeneko aldizkaria argitaratzen du.
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
| Artikulu hau Politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |