Batasuna

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Batasuna
Bozeramailea Arnaldo Otegi (espetxean)
Sorrera 2000
Egoitza nagusia Cordeliers karrika, 38, 2
64100 Baiona
Ideologia politikoa Abertzalea, independentista eta sozialista
Espainiar estatuan legez kanpo 2002tik, Frantzian legezkoa da

Batasuna Euskal Herriko alderdi politiko abertzale eta sozialista bat da. 2003ko ekainaren 5etik alderdia legez kanpo dago Espainiar Estatuan, baina ez Frantzian. Horregatik, egoitza Baionan du. Espainiako justiziaren eta Europar Batasunaren arabera ETAren beso politikoa da Batasuna.[1]

Ipar Euskal Herrian, Euskal Herria Bai koalizioaren barne dago Eusko Alkartasuna (EA) eta Abertzaleen Batasunarekin (AB) batera.

Eduki-taula

[aldatu] Historia

[aldatu] Sorrera

Sakontzeko, irakurri: Batasuna prozesua

Alderdia izen bereko prozesuaren (Batasuna prozesua) ondorioz sortu zen, ezker abertzaleko indarrak Euskal Herri osoa berne hartuko zuen erakunde politiko batean biltzeko asmoz. Prozesu horretan Herri Batasuna nahiz Euskal Herritarroketik zetozenak batu ziren batik bat. Batasuna bi alderdi horien historiaren jarraitzaile da, zentzu horretan. Zenbait kidek alderdi berrian sartu ez eta Aralar alderdia sortu zuten, ETAren indarkeria gaitzetsi nahi zutelako, beste arrazoi batzuen artean.

[aldatu] 2002ko legez kanporatzea

2002. urtetik Espainiar estatuan legez kanpokoa kontsideratzen dute justizia botereek, ETArekin nolabaiteko harremana zuela-eta. Frantzian, hala ere, legala izaten jarraitu zuen. Legez kanpoko egoerak zailtasunak ekarri dizkio Batasunari (hainbat kide espetxean, bere jarduera politikoa garatzea ilegala bihurtua, etab.). Dena den ezker abertzaleak Euskal Herriko kale zein hedabideetan presentzia garrantzitsua mantendu zuen.

2005eko apirilaren 17ko Eusko Jaurlaritzarako hauteskundeetan, Batasunak EHAK alderdiarentzat eskatu zuen bozka.

Batasuneko bozeramaile lanetan Arnaldo Otegi, Joseba Permach, Pernando Barrena eta Ainara Armendariz ibili izan dira, nahiz eta bestelako agerpenak ere ugariak izan.

[aldatu] 2007tik aurrera

2007ko ekainean ETAk 2006ko maiatzean jakinarazitako su-etena ofizialki amaitutzat eman ondoren, Batasunaren aurkako ekinbide judizial zein polizialak areagotu egin ziren. Arnaldo Otegi, alderdiaren bozeramaile nagusia, espetxeratu egin zuten, "Espainiako erregea iraintzeagatik" torturari buruzko adierazpen batzuk zirela eta. Urriaren 2an Batasuneko Nazioarteko Arloko ustezko arduradun Joseba Alvarez atxilotu zuten Donostian, Amnistiaren Aldeko Mugimenduko kide batekin batera. Urriaren 4an, bestetik, Batasuneko 23 kide atxilotu zituen Espainiako Polizia Nazionalak Seguran (Gipuzkoa), Baltasar Garzon epaileraren aginduz. Tartean, poliziaren arabera, Batasuneko Mahai Nazionaleko 18 kide zeuden. Azkenean, sarekada honetan atxilotutako 17 kide espetxeratu zituzten Soto del Real espetxean (Espainia). 2008ko otsailaren 4an Baltasar Garzonek aginduta, berriz ere, Pernando Barrena eta Patxi Urrutia buruzagi nafarrak atxilotu zituen Espainiako Poliziak[2]. Otsailaren 11n, epaile berak Batasuneko Mahai Nazionaleko kideak izatearen akusaziopean beste hamalau euskal herritar atxilotu zituzten, tartean Karmelo Landa ezaguna. Halaber, EHAK nahiz EAE-ANV alderdietako kideak ere atxilotu zituzten, eta alderdi ekintzailearen egoitzak itxi[3].

2008ko irailaren 24an polizia operazioa izan zen ustez Ipar Euskal Herriko Batasuneko kideen aurka, 14 lagun atxilotuz[4].

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak
Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak