Euskal Herrialdeetako Alderdi Komunista

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gertakaria
Egunotan jazotako gertakari batek artikulu honetan aldaketak eragin ditzake
Orrialde honetako informazioa edozein unetan alda daiteke beraz.


Euskal Herrialdeetako Alderdi Komunista
Siglak: EHAK
Izen osoa: Euskal Herrialdeetako Alderdi Komunista-Partido Comunista de las Tierras Vascas EHAK-PCTV
Sorrera: 2002
Burua: Juan Carlos Ramos (presidentea)
Ideologia: komunista (marxista-leninista) eta abertzalea
Egoitza: Donostia
Eremua: Hego Euskal Herria (EAE batez ere)
Ordezkapen instituzionala: 9 parlamentario Eusko Legebiltzarrean
Lege egoera: 2008ko otsailaren 8tik "jarduera etenda" epaile aginduz
Koloreak: gorria
Ikurra: izar gorria eta igitaia eta mailua

Euskal Herrialdeetako Alderdi Komunista (EHAK) Hego Euskal Herriko alderdi politiko komunista eta abertzalea da.

2002. urteko Uztailaren 29an alderdi politiko bezala erregistratu zuten Bilboko notaritza batean. 2005. urtean, Eusko Legebiltzarra osatzeko hauteskundeetan aurkeztu zen lehen aldiz, Espainiako Estatuaren Justiziak legez kanpo utzitako Aukera Guztiak plataforma politikoaren konpromisoa bere gain hartuta.

Urte bereko apirilaren 8an, Batasuna alderdi politiko ilegalizatuak EHAKi bozkatzeko eskatu zien bere militante eta jarraitzaileei, prentsaurreko batean adierazi zutenez.

Eusko Legebiltzarrean, EHAKeko hautetsiek Ezker Abertzalea talde parlamentarioa osatu zuten.

EHAKren kartel bat graffiti komunista baten aldamenean.
EHAKren kartel bat graffiti komunista baten aldamenean.

2007ko urriaren 5ean, EHAKren Donostiako ordezkaritza miatu zuen Espainiako Poliziak, bertatik ordenagailuak eta dokumentazioa ateraz.

2008ko otsailaren 8an, Espainiako Entzutegi Nazionaleko Baltasar Garzon epaileak alderdiaren jarduera hiru urtez eteteko agindua eman zuen, EAE-ANV alderdiarekin batera[1]. Otsailaren 11n alderdi komunistako kide batzuk atxilotu zituzten, Baltasar Garzon epaileak agindutako "Batasunaren aurkako" operazio batean; halaber, EHAKko egoitzak miatu zituzten[2].

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Ikus, gainera


Tresna pertsonalak