Euskal elizetako zurezko galeriak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Euskal elizetako zurezko galeriak
Balkoia, solairuartea, Tribuna eta galeria
Jatorrizko herrialdeaLapurdi eta Nafarroa Beherea

Euskal elizetako zurezko galeriak edo tribunak, Lapurdi eta Nafarroa Behereko eliza batzuetako elementu arkitektoniko berezia dira[1].

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ohikoan lehenago eraikitako elizetan, XVII. eta XVIII. mendeetan eraiki ziren tribuna edo galeria hauek, zurez. Populazioaren hazkunde garai batean izan zen, eta premia sortu zen elizetan jende gehiago hartzekoa[2]. Elizak berreraiki gabe, nabearen aldeetara egitura hauek egitea praktikoa suertatu zen, kasu batzuetan hiru solairu ere. Ontzigintzako arotz berezituen lana izan ohi zen sarri eraikuntza. XIX. mendean egindakorik ere bada, adibidez Hazparneko elizan[3].

Elizetan emakumezko eta gizonezkoak banatzeko ohitura zegoenez garai hartan, sexu-banaketa ere aplikatu zen galeria hauetan, eta gizonezkoak bakarrik igotzen ziren bertara mezatan. Protestantismoaren kontrako Kontrarreforma garaiko zurruntasunak ere izan zezakeen eraginik honetan[4].

Adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galeria bikainak dituzten elizen artean, honakoak (guztiek dute monumentu izendapena):

2014an, eliza multzo batek egitura hauengatik jaso zuten monumentu izendapen espezifiko bat[5]. Honako hauek izan ziren:

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Arrizabalaga Alberdi, Juan Mari. (2011). «Zurezko arkitektura Euskal Herrian - Karmel 2011-1 (273)» Karmel Euskal Aldizkaria: 79-100. (Noiz kontsultatua: 2021-02-25).
  2. Clouzet-Llorens, Agnès. (1999-01-01). Les tribunes de bois des églises des Pyrénées occidentales aux XVIIe et XVIIIe siècles : Bigorre, Béarn, Pays basque. Toulouse 2 (Noiz kontsultatua: 2021-02-25).
  3. «Eglise Saint-Jean-Baptiste - Commune de Hasparren» www.hasparren.fr (Noiz kontsultatua: 2021-02-25).
  4. (Frantsesez) Narcisse, Jean-Claude. Introduction à l’histoire du Pays Basque. , 19 or. (Noiz kontsultatua: 2021-02-25).[Betiko hautsitako esteka]
  5. (Frantsesez) WATTINNE, Philippe. «Côte Basque : Eglises classées monuments historiques - Heritage classified churches» www.golfrendezvous.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-25).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]