San Nikolas eliza (Getaria)

Koordenatuak: 43°25′06″N 1°36′19″W / 43.418367°N 1.605392°W / 43.418367; -1.605392
Wikipedia, Entziklopedia askea
San Nikolas eliza
 Monumentu historikoa
San Nikolas elizaren ikuspegi orokorra.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Lapurdi
HerriaGetaria
Koordenatuak43°25′06″N 1°36′19″W / 43.418367°N 1.605392°W / 43.418367; -1.605392
Map
Historia eta erabilera
Izenaren jatorriaSan Nikolas Barikoa
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaBaionako elizbarrutia
IzenaSan Nikolas Barikoa
Arkitektura
Ondarea
Mérimée IDPA64000041 eta IA64000727
Kontaktua
Helbidearue de l'Église

San Nikolas eliza Lapurdiko Getaria udalerriko Udalaren eliza bat da. 2001an Monumentu Historikien Zerrendaren barnean sartua izan zen.

Kokalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrigunearen punturik garaienean dago, hilerriaz inguratua.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVI. mendean eraikia izan zen. 1859an handitua izan zen, eta 1970ean zaharberritua.

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Muino batean dagoenez bere kanpandorrea eta harri grisezko frontoia urrutitik nabarmenak izateaz gain itsasotik ere ikusgai dira. Aurrealdea estalia du eta kanpoaldeak itxura sendoa eta sotila, barnealdeako oparotasunarekin kontrastea eginez.

Ipar Euskal Herriko elizen usadiozko barnealdea du, aldare goratua eta korua, eta nabearen alboetan galeriak. XVII. mendeko erretaula eta estatuak dauzka, margoturiko egurrezko hagez osaturiko egitura, galerien balaustradetan estatuak, eta haritz egur landuzko Y itxurako zutarri euskarriak.

Udalerriak iraganean itsasoarekin zuen harreman estua oroitzeko nabearen sapailatik zintzilik ontzi baten maketa bat dago.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Lapurdi