Eustasio Amilibia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Eustasio Amilibia Egaña (Tolosa, 1801eko martxoaren 29a - Donostia, 1864ko abuztuaren 12a) gipuzkoar politikaria izan zen. Gipuzkoako diputatu nagusia eta Donostiako alkatea ere izan zen. Halaber, korrejidore, buruzagi politiko, gobernadore zibila eta Gorteetako Diputatua izan zen. Lehen gerra karlistan, Eugenio de Aviraneta konspiratzaileak eraturiko zerbitzu sekretuan lan egin zuen.

Pedro Egaña politikari arabarraren lehengusua izan zen.


Erreferentziak