Eutropio (historialaria)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Eutropio Antzinako Erromako historialari pagano bat izan zen, IV. mendeko azken erdikoa. Magister memoriae edo idazkari lana bete zuen Konstantinoplan eta Juliano enperadorea lagundu zuen pertsiarren aurkako espedizioan (361-363). Breviarium historiae Romanae idatzi zuen hamar liburukietan, non Erromako historia kontatzen den hiriaren sorreratik Valensen agintera arte (364-378).