Everglades

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Everglades, Floridako penintsularen hegoaldean.

Everglades Floridako penintsularen hegoaldean kokaturik dagoen hezegune subtropikal zabala (11.100 km²ko azalera[1]) da. Arro hidrologiko zabal baten hegoaldeko erdia hartzen du. Orlandotik hurbil jaio eta Okeechobee aintzirara isurtzen den Kissimmee ibaiak eratzen du hezegune-sistema hau. Eurite sasoian aintzirak gainezka egiten du, 97 km zabal eta 160 km luze den ibai geldo eta sakontasun gutxiko (gehienean 0,3 m baino gutxiago[1]) bat sortuz. Ibai hau penintsulako hegoaldean, Floridako badian, itsasoratzen da.

Garrantzi ekologiko handiko eremua da. Ekosistema nagusiak Claudium generoko ziperazeoz estalitako zingirak, belardi hezeak eta ur irekiko ubide naturalak dira. Uharteetan "hammock" deitutako oihan tropikalak daude, eta pinu (Pinus elliottii) sailak inguru lehorrenetan. Ur gezako zingira batzuetan nekostak hazten dira eta itsas ertzean mangladiak. Galzoriko espezie ugari bizi dira bertan, hala nola, Floridako pantera, Crocodylus acutus, Trichechus manatus eta Picoides borealis[2].

1947an sortutako Evergladesko Parke Nazionalak (Everglades National Park) 6.104 km²ko azalera du. 1979tik UNESCOren Gizateriaren Ondare da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Everglades Aldatu lotura Wikidatan