Exorcist II: The Heretic

Wikipedia, Entziklopedia askea

Exorcist II: The Heretic (euskaraz Exorzista II: Heretikoa) 1977ko John Boorman ingeles zinema zuzendari eta ekoizleak zuzendu eta ekoiztutako beldurrezko film bat da. Linda Blair, Richard Burton, Louise Fletcher, Max von Sydow, Kitty Winn, Paul Henreid, James Earl Jones eta Ned Beatty aktoreek antzeztu zuten.

1973ko The Exorcist ("Exorzista") film ospetsuaren jarraipena da, era berean, gaur egun arte lau jarraipen izan ditu: The Exorcist III (1990, "Exorzista III"), Exorcist: The Beginning (2004, "Exorzista: Hasiera") eta Dominion: Prequel to the Exorcist (2005, "Nagusitzea: Exorzistaren Aurrekaria").

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Aita Lamont (Richard Burton) apaiza Aita Merrinen (Max von Sydow) heriotza eta Regan (Linda Blair) gaztearen deabrutzea ikertzeko arduradun egin dute. Afrikara beste deabrutze kasu bat ikertzeko bidaiatu ondoren, New Yorkera itzuli eta Gene Tuskin doktorearen (Louise Fletcher) hipnosi makinaren eraginez Regan berriz ere Pazuzuk deabrutua dagoela topatuko du.

Aktoreak

Kanpo loturak