Ezkutatze (astronomia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 22:17, 21 apirila 2015
1997ko uztailean filmatutako bide baten irudi honetan, Aldebaran izarra, Ilargiaren linbo ilundutik nola agertzen den ikus daiteke, ezkutatuta egon ondoren.

Ezkutaketa, astronomian, zeruko objektu bat, honen eta ikuslearen artean igarotzen den beste batek estaltzen duenean gertatzen den gertaera astronomiko bat da. Igarotze astronomikoekin eta eklipseekin alderatuta, ezkutaketa bat gertatzen dela esaten da, hurbileneko objektuak handiagoa dirudienean, eta, urrunen dagoena erabat estaltzen duenean. Aldiz, igarotzea, hurbileneko objektuak, bere itxurazko tamainan, urrunen dagoena baino txikiagoa dirudienean gertatzen da, Merkurio edo Artizarraren igarotzea kasu, eguzkiaren ingurutik. Eklipse hitzak, objektu bat, beste baten itzalpean mugitzen den gertaerari erreferentzia egiten dio. Hiru gertaera hauetako bakoitza, lerrokatze baten ondorioa da.

Ezkutaketa bat gertatzen den bakoitzean, eklipse bat ere gertatzen da. Adibidez, eguzki eklipse bat Ilargiaren ondorioz, Lurretik ikusia. Gertaera honetan, ilargia, fisikoki, Lurra eta Eguzkiaren artean mugitzen da, eguzki diskoaren zati bat edo diska osoa ikustea eragotziz. Gertaera honi, ohi, "eklipse" deitzen zaion arren, erratutako izen bat da, Ilargia ez baita Eguzkia eklipsatzen ari; aldiz, Ilargia, eguzkia ezkutatzen ari da. Ilargiak Eguzkia ezkutatzen duenean, itzal txiki bat proiketatzen du Lurraren lurrazalean, eta, beraz, ilargiaren itzalak, Lurra partzialki eklipsatzen du. Honela, "eguzki eklipsea" deritzona, Eguzkia Ilargiak ezkutatzean, Lurretik ikusia, eta Lurraren eklipse partzial batean, ilargiaren itzalagatik datza.

Aldiz, ilargi "eklipse" bat, izatez, benetako eklipsea da: Ilargia, Lurrak espaziorantz proiektaturiko itzalpean mugitzen da, eta Lurraren itzalagatik eklipsatua dagoela esaten da. Ilargiko lurrazaletik ikusia, Lurra, zuzenean igarotzen da Ilargia eta Eguzkiaren artean, honela, Ilargiaren lurrazalean egongo litzatekeen balizko ikusle batek ikusita, Eguzkia ezkutatuz. Berriz, eklipse bakoitzak, ezktutaketa bat suposatzen du.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ezkutatze (astronomia) Aldatu lotura Wikidatan