Lerrokatze (astronomia)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ilargiaren eta Artizarraren lerrokatzea hiru egunetan jarraian.

Bi argizagi, lerrokatze eran daude, hirugarren batetik ikusita (ohi Lurra), zeru longitude berean aurkitzen direnean. Zeru latitudea ezberdina izan daitekeenez, argizagiak, zeruan asko hurbiltzen dira, lerrokatzen ez diren arren, bata bestearen gainetik igaroz. Lerrokatzea, planeten ezaugarri nagusienetako bat da.

  • Ilargia Eguzkiarekin lerrokatua dago, hau eta Lurraren artean igarotzen denean, hau da, ilberrian. Latitudeak oso ezberdinak ez badira, hau da, ilargia, bere orbitako nodoetatik gertu baldin badago, eguzki eklipse bat gertatuko da.
  • Barne planetak (Merkurio eta Artizarra, beheko lerrokatzean daude Eguzkia eta Lurraren artean igarotzen direnean; orduan, planeta, Lurretik distantziarik txikienera dago, eta bere diametrorik handiena eta argirik jasotzen ez duen bere aurpegia erakusten ditu. Planetek latitude txikia badute, (ekliptikatik edo euren orbitako nodotik gertu badaude), orduan, planeta hauek, igarotze bat egin dezakete eguzki diskatik. Barne planetak, goi lerrokatzean daude, eguzkia, euren eta Lurraren artean dagoenean. Orduan, Lurretik urrunen daude, eta euren diametrorik txikiena eta argiztatutako euren aurpegia erakusten dute. Ikusteko zailak dira, Eguzkitik gertu daudenez, honekin batera irten eta sartzen baitira.
  • Lurraren orbitatik kanpo dauden planetak edo kanpo planetak, soilik goi lerrokatzean egon daitezke, soilik lerrokatze deitua dena, planeta ezin baita Eguzkia eta Lurraren artean igaro. Ez da oposizioarekin nahastu behar, hau, Lurra, Eguzkia eta kanpo planetaren artean igarotzen denean gertatzen baita.