Eztabaida:Errege-erregina Katolikoen politika eta Euskal Herriko ontzigintza

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Hego Euskal Herriko eta Euskal Herriko[aldatu iturburu kodea]

Ez zen zuzenagoa izango "Hego Euskal Herria" idaztea? Lapurdiko itsas gizonek Frantziaren erresuman bizi eta Bere alde jardun zuten. —Aurreko iruzkin sinatugabea Oraina (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du (data: 2015-03-21, 09:40).

Gaiaren gaineko erabateko iritzirik ez dut, baina Euskal Herriko mantenduko nuke "eskala" bi arrazoi hauengatik: 1) Errege Katolikoen politikak (gaur egungo Espainako gobernuarenak bezala) Euskal Herriaren zati batean baino ez zuen eraginik (Hegoaldean), baina era berean, bistan denez, ontzigintza Gipuzkoan eta Bizkaian, itsasoa zuten herrialdeetan, baino ez zen ematen, hau da, Araba eta Nafarroa (Behe Nafarroa eta Zuberoa, Iparraldeko kasuan) kanpoan geratu beharko lirateke. Hori horrela izanik, izenburu zehatza eta egokia "Errege Katolikoen politika eta Bizkaiko eta Gipuzkoako ontzigintza" izango litzateke, ez baitzen Hego Euskal Herri guztian gertatu. 2) Hegoalde eta Iparralde arteko bereizketa, hain iruditzen zait dela handia, izendatzearen bakarrik, areagotu egingo genukeela. Ez litzateke ia egongo Euskal Herriko Historiarik apenas (kultura arloko gai batzuetan agian), XV. mendetik hona behintzat, bazik bi historia. Beno, ba bi arrazoi horiengatik (onartzen dut pisu ideologikoa era badutela) mantenduko nuke "Euskal Herriko", eta agian, artikuluaren barruan zehaztu "Hego Euskal Herriari" baino ez ziola eragin, Espainiako Gerra Zibila Euskal Herrian artikuluan bezala. Ados? -Sator (eztabaida) 09:25, 21 martxoa 2015 (UTC)
Ados. Baina artikuluan, zu idatzi duzun moduan, zehaztu beharko zen edoeta Bizkaia eta Gipuzkoan izan zela esan —Aurreko iruzkin sinatugabea Oraina (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du (data: 2015-03-21, 10:56).