Eztabaida:Euskal preso politikoak (1978-egun)

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Artikulua eguneratzea[aldatu iturburu kodea]

Artikulu han nahiko zaharkituta geratu da, azken urteotako gertakarien ondorioz. Gainera, uste dut sarrera beste modu batez formulatu behar dela, modu neutralagoarekin eta anekdota kenduta. Dena da ETA kontzeptuak leku gehiago izatea preso politiko kontzeptuaren azalpena baino, ez dakit zilegi den. -Theklan (eztabaida) 09:21, 17 ekaina 2021 (CEST)[Erantzun]

Theklan Bat nator sarrera (eta beste pasarte batzuk) aldatu beharrarekin, ez da orekatua gaia aurkezteko moduan. Kohesioa falta zaio... -Iñaki LL (eztabaida) 20:18, 17 ekaina 2021 (CEST)[Erantzun]
Ados nago Theklan eta Iñaki LL. Hasteko anekdota kenduko dut, baina esandakoa, artikulua eguneratu beharko zen.-Oraina (eztabaida) 08:53, 18 ekaina 2021 (CEST)[Erantzun]
Ados esandakoekin. Gainera, presoen izen-abizenak aipatzen dituzten zerrenda guzti-guztiak kenduko nituzke (ez dira zerrenda osoak, zaharkituta daude...), espetxean hil direnena izan ezik. --Xabier Armendaritz 2021-06-18, 07:03 (UTC)
Beno, aldaketa batzuk egiten hasi naiz. Ia ondo baderitzozuen. -Oraina (eztabaida) 11:24, 18 ekaina 2021 (CEST)[Erantzun]
Neutralagoa izan behar da sarrera eta azalpena. Hau da, euskal preso politikotzat zerk nork hartzen dituen azaldu behar da, lehenengo. -Theklan (eztabaida) 23:21, 20 ekaina 2021 (CEST)[Erantzun]

Lainobeltzen artikulua oso partziala da. Ez da behar bezala jasotzen preso politikoen esanahia, eta ez daki aditu gehienak bat datozela esaterakoan gurea bezalako estatu demokratiko batean ez dagoela preso politikorik. Hori da jurisprudentzia, ez bakarrik Espainiakoa, baita Europakoa ere. Euskal preso politikoak Lainobeltzek ETAko terroristak eta beharrezko laguntzaileak biktimizatu nahi ditu, euskal gizartearen gehiengoak ikusten ez duen epika emanez. —Aurreko iruzkin sinatugabea 85.85.89.134 (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du.

Kaixo. Artikuluaren egileen artean ez dago Lainobeltz. Eskertuko genuke ez egitea eraso pertsonalik wikilariei, eskerrik asko. -Theklan (eztabaida) 13:04, 3 azaroa 2021 (CET)[Erantzun]
Horretaz gain, argi dago IParen edizioak hainbat problema dituela: ikuspegi neutrala hausten du ("terrorismoa" hitza behin eta berriz darabil diskurtsoaren tonua mikaztuz, ikus NPOV). Bestalde, "euskal herritarrak" erabiltzen du EAEko esateko, gaztelaniazko itzulpen okerra eginez (gaztelaniaz ere oso zalantzazkoa, "vascos", baina erabilera zabalekoa hizkuntza horretan). Behin iturria erabili du, El Mundo espainiarra, argi eta garbi alderdikoia gatazka honi dagokionez, hizkera emozionala eta, batzuetan, desitxuratzailea baliatzen duena ("batasunos" eta antzekoak), baina beste askotan ez du erabili iturririk ere, testuari jatorrizko ikerketaren itxura emanez. -Iñaki LL (eztabaida) 09:34, 4 azaroa 2021 (CET)[Erantzun]
Bukatzeko (baina ez gutxiago), artikulu honetako lankidearen fede ona aitortzearen printzipioa hautsi du ("...biktimizatu nahi ditu"). Horrek guztiak ia nahitaezko egin du ekarpen horiek atzera botatzea, areago jakinik horrelako adierazpenek Espainiako estatuan nolako inplikazioak dituzten. Goraintzi Iñaki LL (eztabaida) 11:08, 4 azaroa 2021 (CET)[Erantzun]