Eztabaida:Euskararen Interpretazio Zentroa

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Artikulu honetan, beste artikulu batzuei dagozkien gaiak barneratzen ari dira (euskararen historia, ...). Mesedez, eta egileari esaten diot, saiatu artikulua izenburura mugatzen (Euskararen Interpretazio Zentroa, eraikina, antolakuntza, erakusketen deskribapen laburra, ....) eta bestelako edukinak beste artikuluetan modu egokian txertatzen. Biatrtean, eztabaidatua txantiloia jartzen diot.---Joxemai; (erantzunak) 11:31, 29 Apirila 2010 (UTC)

Nire eztabaida orritik hona ekarriz

Euskararen interpretazio zentroa[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Joxemai. Ikusi dugu gure artikulua eztabaidan jarri duzula zure ikuspuntua azalduz.Baina gure helburua litzateke Euskararen interpretazio zentroko edukiak guztiontzat eskuragarri izatea. Horregatik, gure ustez artilukua leku desberdinetan kokatuz gero indarra galduko luke. Hori dela eta, gure ikuspuntua ulertzea espero dogu.


Azkue Fundazioa

Eta nire erantzuna:

Ulertzen dizuet, zuen erakusketari ahalik eta oihartzun handiena eman nahi diozuela eta euskararen mesedetan (eta niri ere gustatzen zait nire ideiak, proiektuak eta abar agertzea), baina euskal wikipedia entziklopedia bat da eta antolaketa, zehaztasuna eta ordena behar du. Artikulu bakoitzean sartu behar da artikuluaren izenak dioena, ez gehiago ez gutxiago. Ahal duzue sartu, egindako erakusketen laburpen txiki bat, baina artikuluaren eduki nagusia zuen zentroari buruzkoa izan behar da. Adibide bat, begiratu parapsikologia artikulua, parapsikologia kasu jakinei buruzko informazioa badago, baina oso modu sintetikoan eta parapsikologiaren ikuspegi orokor bat emateko soilik. Seguru nago zuen zentroari buruzko informazio pila daukazuela, artikulu nabarmen egiteko adina gainera: nola sortu zen ekimena, historia, eraikina, egindako erakusketak, antolakuntza, bisitari kopuruei buruzko estatistikak, helburuak, ... Ulertuko duzuelakoan, oraingoz ez dut kenduko eztabaidatua txantiloia.---Joxemai; (erantzunak) 12:01, 3 Maiatza 2010 (UTC)

---Joxemai; (erantzunak) 11:46, 3 Maiatza 2010 (UTC)

Joxemairekin guztiz ados. --josugoni (erantzun hemen) 13:31, 3 Maiatza 2010 (UTC)
Ni ere Joxemairekin bat nator. Adibidez, ez luke zentzurik edukiko arkitekturaren historia idaztea Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoaren artikuluan. Bada, euskararen historiarenak, oso txukun badago ere, ez luke hemen egon behar. Ziur asko, edukia ez da ezabatu behar, baina bai lekuz (artikuluz) aldatu.--Unai (esan) 13:42, 3 Maiatza 2010 (UTC)

Egina. Ezabatu dut artikuluaren gaitik kanpoko edukiak. Orain, zentro horri buruzko informazioa gehitzea falta da: finantzaketa iturriak, organigrama, aurrekontuak, sorrera eta abar. --Xabier Armendaritz 2012-05-16, 11:26 (Eguzk.)

Kaixo Xabier. Eskerrik asko zure laguntzagatik baina ikusiko zenuenez artikuluaren aldaketa prozesuan gaude orain, erakusketa aldatu baitugu. Beraz, informazioa gaurkotzeaz eta behar bezala antolatzeaz arduratuko gara. -AZKUE fundazioa (eztabaida) 11:28, 18 maiatza 2012 (UTC)

Ondo etorriko da informazioa gaurkotzea eta osatzea. Dena dela, kontuan izan lankide batek erantsi dion «Iragankorra» etiketa: aldi baterako erakusketen informazioa hobe da zuen webgunean jartzea, eta hemen webgune horretara daraman lotura bat jartzea. Ondo izan. --Xabier Armendaritz 2012-05-18, 11:41 (Eguzk.)

Badakigu baina gure erakusketa ez da aldi baterakoa, baizik eta iraunkorra. Edukiak ez dira aldatzen, egin duguna da berriztatu eta aurreko artikuloaren datu batzuk ez dira zuzenak gaur egun. Eskerrak berriz ere. -AZKUE fundazioa (eztabaida) 12:07, 18 maiatza 2012 (UTC)

Eskerrik asko zuei. Erakusketa iraunkorrak direnez, kendu diot «Iragankorra» etiketa. --Xabier Armendaritz 2012-05-18, 12:11 (Eguzk.)