Eztabaida:Frantzisko (aita santua)

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

http://www.sme.sk/c/6733008/meno-noveho-papeza-frantiska-sa-uvadza-bez-rimskej-cislice.html - only Frantzisko, not Frantzisko I.a Fagnes (eztabaida) 23:15, 13 martxoa 2013 (UTC)

Nire ustez gai honek eztabaida merezi du. Aurretik behin bakarrik existitu diren aita santu izenetan ez da jarri I.a. Eta agian ez da behar. Baina atzo komunikabide guztietan I.a jartzen zuten. Zuek zer uste duzue? -Theklan · Eztabaida · E-maila 10:25, 14 martxoa 2013 (UTC)

Atzo hedabide askotan Frantzisko I.a ageri zen, baina gaur gehienak zuzenduz joan dira (ikus, adibidez, munduko euskal egunkari bakarraren gaurko azalean «Frantzisko, lehen latinoamerikarra» jartzen duela —«lehen amerikarra» jarriko balu zehatzagoa litzateke—; bart «Frantzisko I.a» zioen, eta halaxe ageri da oraindik atzo idatzia den artikuluan). Vatikanok berak ofizialki Frantzisko I.a ez, baizik Frantzisko dela argitu du.[1][2] Hori guztia bat dator aita santuen izenean zenbakia izen hori errepikatzen denean baizik ez jartzeko ohitura sistematikoarekin (ikus «Aita santuen zerrenda»: Petri, Leno, Kleto...). Beraz, nire hustez garbi dago hedabideen hutsegitea izan zela: birzuzenketa jartzearekin, aski. --Xabier Armendaritz 2013-03-14, 11:30 (UTC)

Aita Santu berriaren iragarpenaren bideoan garbi entzun daiteke Francescus edo latinez dena delakoa soilik esaten dela. Juan Pablo I.aren izendapenaren bideoan berriz primi gaineratzen dela entzun daiteke (youtuben erraza da bilaketa). Zalantzarik gabe, oraingoz, Frantzisko soila da izena. - --Joxemai; (erantzunak) 12:57, 14 martxoa 2013 (UTC)