Petri

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Petri gizon izena da, latineko Petrus-etik datorrena. Izenaren beste aldaerak Peru, Pello (Peio), Petiri, Betiri eta Kepa dira.

Euskaltzaindiaren arabera,[1] Petri izena latinetik euskarara heldu da, eta dudarik gabe kristau munduan hedadurarik handiena izan dutenetako bat dugu. Kristok berak eman zion izena lehendabiziko aita santua izango zenari: "Simon zara zu, Joanen semea, baina aurrerantzean Kefas deituko zara". Arameoko —Jesusen hizkuntzako— Kephas "haitza" Petros itzuli zuten lehenik grekoz eta Petrus geroago latinez. Erabileraren ondorioz, aldaera asko daude euskaraz: Peru, Betiri, Petiri, Pello eta, azkenik, Kepa. Azken hori Sabin Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegian proposatu zen, arameoko jatorrizko Kephas-etik abiaturik.

Aita Santua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «San Petri»

San Petri, Jesukristoren apostolua eta izenaren sortzailea da, Elizaren Katolikoaren lehenengo Aita Santua.

Erromako Eliza Katoliko, Eliza Ortodoxo eta Eliza Anglikanoaren ustetan, Simon da Petri santua, eta Erroman Elizako sorrerarekin lotzen dute, nahiz eta egungo kristautasunean honen garrantzia eta Aita Santuaren nagusitasuna zehazterakoan bat ez etorri. Batzuek argudiatzen dute bere nagusitasuna ohorezkoa baino ez zela, hau da, berdinen artean burua. Batzuen irudikoz, nagusitasun hori ez zen ondorengoei igarotzekoa.

Petri da Euskaltzaindiak araututako izena, lehenengo Aita Santua izendatzeko.[2]

Jaieguna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaieguna ekainaren 29an da.

Pertsonaia ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aldaera guztiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]