Eztabaida:Goenkale

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Artikulua nabarmentzea[aldatu iturburu kodea]

Koadro honek artikulu baten nabarmentze egoera adierazteko balio du.
  • Gaiaren garapen sakona:
  • Kalitatea:
  • Erreferentziak:
  • Wikituta:
  • Gramatika eta ortografia:

Azken erabakia: Artikulu hau ez da onartu bozketarako.
Artikuluaren nabarmentze egoera azkenenekoz eguneratutako data: 2015-12-29.


Iruzkina: Askoz ere sakonago landu daiteke. - --Joxemai; (erantzunak) 09:28, 29 abendua 2015 (UTC)


Eztabaida (1)[aldatu iturburu kodea]

Ez dut esango informazioa jartzea gaizki dagoenik, baina atal bakoitzaren laburpenak egitea ez al da gehiegizkoa? Euskaltzale bat 13:05, 8 Apirila 2008 (UTC)

Bai, ehundaka dituztelako. Nire ustez egokiena denboraldi bakoitzaren laburpena egitea litzateke, finean jarraitzeko askoz hobea delako! -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta     15:04, 8 Apirila 2008 (UTC)
Ados, gehiegizkoa da. --Orereta (erantzunak) 18:09, 9 Apirila 2008 (UTC)
Ni ere ados. Gainera, oker ezpanago, denbora aurrera doan heinean artikuloko kapituloak aldatuz joan ohi dira! Alegia, abenduan garai hartako kapituluen laburpenak zeuden. Laida(Esaidank!!) 00:47, 13 Apirila 2008 (UTC)

Ejem, kapituluen laburpena Goenkaleren webgune ofizialetik kopiatu eta itsatsita dagoela dirudi. Laida(Esaidank!!) 00:50, 13 Apirila 2008 (UTC)

Bai. Hemendik, hemendik eta hemendik, hain zuzen ere. Hori dela eta, artikulutik ezabatuko ditut. --Unai (esaidank) 08:20, 13 Apirila 2008 (UTC)
Egina--Unai (esaidank) 08:21, 13 Apirila 2008 (UTC)

Banderen gerra ekidin eta artikulua hobetu edo garatzeko ez diren aldaketak sahiesteko asmoz, artikulu hau babestua izan dadila eskatu nahiko nuke.
-Euskalduna - 20:06, 2011ko urriaren 29a (UTC)

Egina 3 hilabetez babestu dut; anonimoek ezin dute aldatu.--Unai (esan) 18:45, 29 Urria 2011 (UTC)

Kaixo,

Mesedez, ez jarri "Maitena Salinas" edo gainontzeko aktoreen izena eskuineko taulan oraindik telesailean agertzen ez badira. 'Introa'n aktore berrien izenak azaltzen direnean jarriko ditugu protagonisten zerrendan. Eskerrik asko.

Eskuineko taula[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Nola aldatu dezaket eskuineko taula? Ez dut asmatzen... Eskerrik asko --Telebista (eztabaida) 11:43, 15 iraila 2017 (UTC)

Kaixo Telebista. Wikidatan alda dezakezu. -Theklan · Eztabaida · E-maila 11:45, 15 iraila 2017 (UTC)