Lankide eztabaida:Laida

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ongi etorri, Laida, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

Lankide orria[aldatu iturburu kodea]

Egunon Laida! Zuk egin zenuen moduan utzi dizut Lankide orria. Ez dakit zergatik norbaitek Paparroiak Saskibaloi Elkartea artikuluagatik aldatu zuen, auskalo! Nahi baduzu, orain zure datuak ipini ditzakezu bertan. Aurrera eta luzaroan izan wikipedian! --josugoni (erantzun hemen) 10:18, 7 Urria 2007 (UTC)

Ez horregatik. --josugoni (erantzun hemen) 18:19, 14 Urria 2007 (UTC)

Kaixo Laida!

Aldaketa (txiki) batzuk egin ditut A bitamina artikuluan, batez ere "r-" letraz hasten diren izenak "err-" ipini diet, horrela baita baita terminologia hiztegian ere. Zer iruditzen? --josugoni (erantzun hemen) 21:25, 24 Urria 2007 (UTC)

Kaixo! Beno, ez nekien eta horregatik jarri dut nik. Hala ere azkar ikusten dira aldaketak Aparteko:RecentChanges orrialdean. Bertan aldaketa guztiak ikusten dira eta egindako berriak zuzenean alda daitezke. Ondo segi! -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta     20:16, 19 Martxoa 2008 (UTC)

pH-ari buruzko artikulua[aldatu iturburu kodea]

Aupa Laida!

Ikusi dut Theklan lankidearen eztabaida orrian zuk lagatako mezua. Bai, wikilari gehienok nahiko kotilak gara XD. Beno, harira, ezin da letra xehez hasten den artikulurik sortu, artikulu guzti-guztiak letra larriz hasten dira dauden muga-teknikoak direla eta. Adibide modura ikus zenezake iPod artikulua. pH artikulua egiterako orduan, {{izenburu akatsduna}} txantiloia erabili aipatuz zein den artikuluaren izenburu zuzena eta kitto.

Testuan zehar azpizenbakiak jartzeko, hauxe besterik ez duzu idatzi behar: 10<sub>23</sub> eta honela agertuko da: 1023. Goi-indizeak jartzeko, sub, sup-egatik aldatzea besterik ez duzu egin behar.

Espero dut lagundu izana. Ondo izan eta beste dudarik izanez gero, galdetu lasai!--Janfri; bai esan? 21:15, 22 Martxoa 2008 (UTC)

Beno, Topagunean egon naiz eta beraz orain arte ezin izan dizut erantzun... baina hori, Janfrik oso oso ondo azaldu dizu dena, nik egingo nukeena baino hobe agian. Beste galderarik baduzu esaidazu, fale? Aio! -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta     17:49, 24 Martxoa 2008 (UTC)
Egia esan, jokoz kanpo utzi nauzu. Izan daiteke azken eguneraketan (oraintsu egin da) muga tekniko horiek gainditu izana. Ikusita nola dauden gauzak, ematen du jada sor daitekeela artikulu bat zeinaren izenburua letra xehez dagoen. Muga teknikoak gainditu dira orduan (oraingo honetan behintzat)--Janfri; bai esan? 15:59, 13 Apirila 2008 (UTC)

Beste wikipedia batzuetatik testuak itzultzerako orduan ez dago inolako lizentzia arazorik, testuak libreak baitira eta wikipedia guztietan lizentzia bera baitute (GFDL). Irudiekin, ordea, ez da hala gertatzen, wikipedia batzutan libreak ez diren irudiak onartzen dira Fair Use-aren klausulapean, basikoki honek dioena zera da, copyrightdun irudiak ager daitezkeela ilustratzeko, hezkuntza edota helburu informatiboekin soilik, gainera, Estatu Batuetan bakarrik aplika daiteke klausula hori (zerbitzariak bertan daude, ezingo zenukeena da zuk irudi bat kopiatu eta hemen, Euskal Herrian, klausula horren pean jarri).

Beraz, kontua da, wikipedia honetan Fair Usedun irudirik ez dela onartzen, bozketa batean aho batez erabaki zen moduan, eta Commonsetik hartzen direla irudi guztiak. Zuk, baldin eta egilearen baimena baduzu Commonsek onartzen duen lizentzia batean berau askatzeko, primeran, bestela, Commonsekoak erabili, bertan irudi asko eta asko daude eta! Eta nola ez, zuk ere egin zenitzake irudiak eta gero Commonsera igo!

Lagundu dizudala espero dut!—Janfri; bai esan? 22:01, 22 Martxoa 2008 (UTC)

Ez da ezergatik. Taulapolita edo datu-taula txantiloiak erabil ditzakezu hori egiteko.--Assar; (erantzun hemen) 13:47, 23 Martxoa 2008 (UTC)

Prokarioto, Prokariotiko[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Laida, Beno, esatez bi modutara ondo dago, baina nik ezagutzen nuen moduan eta ikasi nuen moduan prokariotiko zen, ala ere, artikulua prokarioto denez eta ez prokariotiko, artikuluan jarri nuena zera zen :[[prokarioto|prokariotiko]]. Horrek esan nahi duena da, artikulu batera joango dela, baina artikuluan agian bezte izen bat jarri behar da, ordua prokarioto artikuluar joango da baina prokariotiko jartzen du loturan. Ala ereez da inporta "prokarioto" ala "prokariotiko" den. Ondo pasa!--EnzaiklopediaNire eztabaida 20:24, 23 Martxoa 2008 (UTC)

Horregatik jartzen nuen prokariotiko, horrela ikasi nuelako. Agur berriro!--EnzaiklopediaNire eztabaida 20:25, 23 Martxoa 2008 (UTC)

Zirriborroak[aldatu iturburu kodea]

Gabon Laida! Egia esan, zirriborroen kontua oso subjektiboa da: ez dago zehaztua noiz den artikulu bat zirriborroa eta noiz ez. Niri Paper artikulua ez zait zirriborroa iruditu, oinarri-oinarrizko informazioa baino gehiago ematen da eta. Hala ere, nire iritzia da soilik, eta zirriborroa izan behar duela uste baduzu, jarri lasai (artikuluan zu ari zara eta). Orokorrean, artikulu laburragoetan ipini ohi da zirriborro txantiloia, baina irizpide zehatzik gabe. Ondo izan! --Orereta (erantzunak) 02:14, 24 Martxoa 2008 (UTC)

Donosti kategoria[aldatu iturburu kodea]

Bai ezabatuta izan behar da, ez nekien Donostia kategoriarik zegoerik, eta bestea jarri nuen. "Ezabatu" txantiloia jarri duzu? Agur!--EnzaikloEzt ekarpenak 21:51, 11 Apirila 2008 (UTC)

Uste dut administratzaile batek zure erreguak entzun dituela, begiratu orain pH artikulua :D --Assar; (erantzun hemen) 14:50, 12 Apirila 2008 (UTC)

Bai, eta ulertzen dizut, nik berria nintzenean orrelako gauzak gertatzen zitzaizkidan. Egin behar duzun bakarra <noinclude>TESTUA</noinclude> zen. Oso ondo ikasten ari zara, bejondeizula! Agur!--EnzaikloEzt ekarpenak 15:39, 12 Apirila 2008 (UTC)

A eta zorionak! Ikusten dudanez zure lankide orrian urte 1 egin duzu gaur. Zorionak zuri, zorionak zuri, zorionak Laida, zurionak zuri! Jajaja. Agur berriro!--EnzaikloEzt ekarpenak 15:42, 12 Apirila 2008 (UTC)
Oso erraza da: Hobespenetara joaten zara, gero ortxe lehenengo orrian jartzen du:
  • Zure gaitzizena (sinadura): Laida
Lotura automatikorik gabeko sinadura ( Hau izango duzu eman gabe eta eman behar diozu, hau da berdez egotea,

eta orduan "Laida" zegoen tokian jar dezakezu: [[Lankide:Laida|Laida]] • [[Lankide eztabaida:Laida|(Esaidak!)]] eta gero sinatzean horrelaxe geldituko zaizu:Laida(Esaidak!).

Uste dut ulertu duzula. Nik egin dudana exemplua zen, geruo zuk nai duzun bezala jarri al duzu. Espero dut zuk ulertzea, bestela galdetu berriro, eta erantzuna ematerakoan izan eginda sinadura, ikus dezan ondo dozun. Agur!--EnzaikloEzt ekarpenak 15:59, 12 Apirila 2008 (UTC)

oso ondo, baina ez konpunditzeko jarri parentesien artean esaidak! edo • batekin. Oso ondo agur!--EnzaikloEzt ekarpenak 16:21, 12 Apirila 2008 (UTC)

Mila esker, neska, pozten naiz artikulua gustatu izana.

Artikulua osatu dut, metabolismoari eta gluzemiari buruzko aipamen labur bat eginez. Ea zer iruditzen zaizun.

Animatu zaitez eta idatzi biokimika ala biologiari buruzko artikuluak, ni gehienbat mikrobiologiari buruzkoak ari naiz idazten.

Agurrak,

Josu 20:28, 14 Apirila 2008 (UTC)

Gabon Laida! Ba, egia esan ez dakit! Komeniko litzateke zuk esan bezala horrela ikusi ahal izatea, nahaste-borrastea txukuntzeko. Baina tamalez ez dut uste. Hala ere, galdetu administratzaile bati, haiek agian ikuspegi hori lortu dezaketelako... Bestela, nik bezala egin: kategoriak txukundu ahal den moduan! Ondo segi. --josugoni (erantzun hemen) 20:50, 14 Apirila 2008 (UTC)

Gabon Laida. Kategoriak eta azpikategoriak zuhaitz moduan ikusteko, erabili kategorien izenaren ezkerrean dagoen + ikurra (kategorien orrietan). Bestalde, hau bezalako galdera orokorrak egiteko lekurik egokiena txokoa da. Hala, ondo lo egin.--Assar; (erantzun hemen) 21:10, 14 Apirila 2008 (UTC)
Aupa Laida. Ikusi dut nahikotxori egin diguzula galdera bera. Ea ba, zuhaitz modura grafikoki ikusteko erarik ez dago, baina Assarrek esan dizun moduan, kategoria bakoitzaren izenaren alboan dagoen + zeinuarik klik eginda bertako azpikategoriak ikus zenitzake. Pazientzia pixka batekin, lor zenezake zuk esandakoak batera ikustea esate baterako, Zientzietatik hasita. Ondo izan, eta lasai galdetu, bai lankideoi edota txokoan.--Janfri; bai esan? 07:24, 15 Apirila 2008 (UTC)

Interwiki poll by chance[aldatu iturburu kodea]

  • Is this vandalism or not? Regards Mutter Erde 92.227.3.57 10:09, 3 Abendua 2009 (UTC)