Eztabaida:Joaldun

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Zanpantzar eta Joaldunaren arte ezberdintasuna[aldatu iturburu kodea]

Zer iruditzen zaizue zanpantzarrari buruz ematen den informazioa guztiz aldatzea? Joalduna edo Ttuntturroa (eta hauen hainbat aldaera) egokiak direla iruditzen zait, baina inoiz ez zanpantzarrari buruz ari garenean. Ikusi ondorengo artiukuluak: http://www.euskomedia.org/aunamendi/ee145982 & http://www.euskomedia.org/aunamendi/ee151842. Edo eta OEHn dagoen informazioa: http://www.euskaltzaindia.net/index.php?option=com_oeh&Itemid=340&lang=eu&sarrera=zanpantzar&view=frontpage&xeh=0

Zanpantzar, Saint-Pansard edo Saint-Pansart (Sabelandi/San panzudo) oraindik ere Inauterietan erretzen den figura da. Joalduna, joareak dituena.

Zanpantzarrek beraz, artikulu bat behar du, eta Joaldunak beste bat. —Aurreko iruzkin sinatugabea Oier (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du (data: 2009-09-28 19:21).

Aurrera, Oier. Ikusten da badakizula zertaz ari zaren. Orotariko Euskal Hiztegitik eta Auñamendi Entziklopediatik aipatu dituzun artikulu horiek bat dator zuk esandakoarekin. Beraz libre duzu artikulu hau esan duzun eran moldatzea (eta Zanpantzar artikulua sortzea). --Xabier Armendaritz · Xabierri galderak edo oharrak egiteko, klikatu hemen 17:41, 28 Iraila 2011 (UTC)

Azkenean, ezin izan diot oker hori zuzentzeko tentazioari eutsi, eta orain bi artikulu ditugu euskal Wikipedian, zuk esandako edukia dutenak: joaldun eta zanpantzar. Eskerrik asko, Oier, oharrarengatik. Artikulu horiek osatzeko modua ikusten baduzu, ekin! --Xabier Armendaritz · Xabierri galderak edo oharrak egiteko, klikatu hemen 18:50, 28 Iraila 2011 (UTC)


Bikain. Osatuko dut artikulua.--Oier 06:27, 29 Iraila 2011 (UTC)