Eztabaida:Jules Verne

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Esaldi ulertezina[aldatu iturburu kodea]

Zer esan nahi du esaldi honek? —Aurreko iruzkin sinatugabea Treuiller (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du (data: 2015-12-03, 13:11).

« Honen ondorioz, Verne saltzaile ospetsuen zerrendaren bigarren tokian kokatzen da, beste egile baten atzean bere lanak askoz lodiagoak zirenak, egile hau Karl Marx, bere lanak 133 hizkuntzatan itzulita daude. »
Egina. Itzulpen itxura hartzen diot, eta bila ibili naiz albo-erdaretako wikipedietan, baina ez da halakorik ageri gaztelaniazkoan, ez frantsesezkoan. Beraz, ezabatu eta kito. Halakoetan, egokiena zati ulertezina ezabatu eta eztabaida orrira kopiatzea da: horrela, artikulua desitxuratzen duen mordoiloa kentzen dugu; eta, inork konpontzeko bidea ikusten badu, horretarako aukera ematen zaio.
Eskerrik asko abisuarengatik! Eutsi goiari eta segi wikipediagintzan. --Xabier Armendaritz 2015-12-03, 13:09 (UTC)

Bukaeran, Mikel Strogoff-en ondoan, itzultzailea Karlos Zabala Zabaleta aktore donostiarra dela esaten da, eta hari buruzko orrira daraman esteka dago. kendu egin dut, itzultzailea Karlos Zabala Oiartzabal itzultzaile irundarra baita. -Treuiller (eztabaida) 12:10, 27 ekaina 2019 (CEST) Treuiller[Erantzun]

Artikulu osoa zuzendu eta osatu dut, Hezkuntzako 12-16 programarekin kolaboratzen (idazlezaina). Nik uste dut hasierako txantiloia kendu daitekeela (artikulu honek akatsak ditu...). Arazo bat wikidatan: idazlea jarri beharrean ibazlea jartzen du. Nik ezin dut aldatu. Eoregi (eztabaida) 18:26, 30 abuztua 2019 (CEST)[Erantzun]