Jules Verne

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jules Verne, Félix Nadaren argazkia.

Jules Verne (Nantes, 1828ko otsailaren 8a - Amiens, 1905eko martxoaren 24a) idazle frantziarra zen, batez ere abenturazko eta zientzia fikziozko eleberriak idatzi zituena. Zientzia-fikziozko obra berrien aita dela esaten dute.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jules Verne Nantes en jaio zen 1828ko otsailaren 8an. Biografo askok esaten dute hamaika urterekin Indiara zihoan itsasontzi batean ihes egin zuela, baina oraintsu konprobatu da lehen biografoaren, Marguerite Allotte de la Fuÿeren asmakizuna izan zela, seguraski fantasia eta ikusgarritasun ukitu bat emateko. Ondoren biografietan agertu da eta hirurogeigarren hamarkadan Verneren obraren adituek Charles-Noël Martinek zuzenduta, Allotte de la Fuyek idatzitako biografia asmakeriaz josita zegoela aurkitu zuten.

Zin horrek 80 liburu baino gehiagotan iraun zuen, eta 1972an argitaratutako txosten batean (Paris Match aldizkariaren eskutik) UNESCOk esandakoa, bere liburuak 112 hizkuntzetan itzulita daudela esaten du. Honen ondorioz, Verne saltzaile ospetsuen zerrendaren bigarren tokian kokatzen da, beste egile baten atzean bere lanak askoz lodiagoak zirenak, egile hau Karl Marx, bere lanak 133 hizkuntzatan itzulita daude.

Nerabea bere aitarekin izan zituen etengabeko liskarrekin igaro zuen, zeina Julioren apeta esploratzailea eta literarioa barregarri iruditzen zitzaion. Gainera bere lehengusina Caroline mespretxua zela eta, Julio benetako melankolia krisialdian murgildu zen. Azkenean Parisera joan zen bizitzera non hasten da harremanak izaten garai hartako eta momentuko intelektualekin, Victor Hugo, Eugène Sue, etab. Eta Dumen babesa eta adiskidetasuna lortzen du. 1850 zuzenbideko ikasketak amaitzen ditu eta bere aitak Nantesera bueltatzea ohartzen dio. Baina Juliok ongi egiten dio aurre bere aitari esanez bera letrazko profesional batean bilakatu nahi dela.

Orduan garai horretatik eragina jasotzen du, garai hartan ospe handia zuten zientzia eta teknika, beraz garai zientifikoko literatura garatzea erabakitzen du eta mota honetako ezagutza ugari zituenez, kontakizun epiko izugarriak egiten ditu gizakiaren helburua oinarritzat hartuz, mundua agintzea eta natura eraldatzea.

Baina hau guztia baino lehen, eguneroko arropa eta janaria lortu behar zituen. Orduan dirua lortzeko (bere aitak, bidaltzen zion dirulaguntza kentzea erabaki zion harreman txarrak zirela eta) antzerkia eta operetak egitera sartu zen, hauek kalitate eta ospe irregularrekoak izan ziren, baina dudarik gabe lan neketsu eta ezegokia zen bere ikasketak burutzeko denbora asko kentzen baitzion.

1856an Honorine de Vyane ezagutu zuen, berehala ezkontzen dira, Parisen ezarri eta gero, 1857an, urte hartan burtsaren agentea izendatzen diote eta. Bere ikasketak ez ziren behar bezala joan eta horrela Vernek lagunmin baten aholkua jarraitu zuen, P. J. Hetzel izena zuen, hau argitaratzailea zen, eta Verneren Afrikako kontakizun deskribatzailea, izango zenaren Cinq semaines en ballon (1863) nobela egin zuen. Nobela honek berehalako ospea hartu zuen, horreskero Hetzel-ekin hitzarmena egin zuen eta honek trukean bermatzen zion Verne gazteari (35 urte zituen bere lehen nobela egin zuenean) urteko 20.000 libera hogei urtetara. Diru hori lortzeko Juliok urtean bi nobela (mota desberdinekoa bakoitza) idatzi behar zituen. Kontratua Hetzel-en eskutik berriztu zen eta geroago honen semearen eskutik.

1896. urtean bere osasuna gainbehera joan zen eta gainera bere nebarik gogokoena, Paul, hil egin zen. Bizitaren azken urtetan eraman zuen lan erritmoak urdaietako mina, zorabioak, aurpegiko paralisia eta diabetesa sortu zizkion. Diabetesak apurka-apurka ikusmena eta entzumena galarazten dizkio. Horren ondorioz bere zaletasun nagusia, irakurtzea egiteari utzi behar dio. Verne gero eta bakarrago sentitzen da eta idatzi arren ez du lehen egiten zuen erregulartasunarekin .

1905eko martxoaren 24an hil zen eta Amienseko La Madeleine hilerrian lurperatu zuten.

Argi zegoen Verneren obraren patua, zeina denboran aurreratu eta genero berdinaren beste autoreak baino igartze argiagoa izan zuen, salbuespen bakarra H. G. Wells izan zen. Horretarako benetako autorea izan beharra zegoen bere liburuen estiloa eta garai hartan sortzen hasia zegoen artea bateratzeko: zinema

Lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Verneren lana, hain zuzen ere, gehien moldatuen artean egongo da literaturaren barruan (aspektu honetan esan genezake Karl Marx-ri irabazten diola) eta Les Tribulations d'un chinois en Chine-tik Le Tour du monde en quatre-vingts jours-ra (Munduari bira 80 egunetan) , bere lanak moldatzeko moduak ugariak izan dira, abenturazkoak, frantsestuak etab. Abenturazkoetan zinemara ere ailegatu egin dira. Baina beste izenburuak izan dira Julio Verneren bizitza literario markatu dutenak, hala nola, Vingt mille lieues sous les mers, Voyage au centre de la Terre edo De la Terre à la Lune (moldatua izan zena George Mélies-ren eskutik) obra hauen ondorioz esan daiteke, zuzendari amerikarren lehen zientzia-fikziozko filmak sortzea ekinarazi ziotela, askoren inspirazioa edota oinarri izanda. Lehena 1950ean izan zen, Destination: Moon izenburua zuen. Film hauen guztien gaia martzianoen inbasioak edota katastrofeak izan zen. Filme hauen moda behin pasata, EAB (garai horretarako filmen monopolioa jadanik zeukana), komiki klasikoen adaptazioak egiten hasi ziren, hala nola, Flash Gordon, Marvel Kapitaina, Buck Rogers edo Brick Bradford.

Oso aditua da zientzia-fikziorako eta abentura sinple eta xahuarako ere. (Les Enfants du capitaine Grant, Michel Strogoff), Vernek bi alderdi literario batean elkartzen ditu, bere ezagunetariko lanean, Vingt mille lieues sous les mers, bertan aurkezten digu berak sortutako pertsonai lortuenetariko bat, Nemo Kapitaina honi bereizten dion ezaugarri nagusiak barregarria eta oso pertsona bihozbera dela dira. Istorio honetan kontatzen digu nola Nemo , Holandar itxuraz zorigaiztokoa dela eta nola bidaiatzen duen munduko gailur batetik bestera inolako norabiderik gabe.

Hala eta guztiz ere, Verneren bizitza ez zen erraza izan. Alde batetik, lanarenganako zuen ardura bere osasuna hondatuz joan zen, eta bere bizitzako momentu askotan paralisiko krisiak izan zituen. Gainera diabetikoa zen eta gaixotasin honen ondorioz entzumena eta ikusmena zeharo galdu zituen. Bere semea, Michael-ek Jules-ek bere aitari emandako arazo berak eman zizkion, eta hau gutxi izanda bere ilobaren aldetik erasoa pairatu behar izan zuen, honek tiro egin zion berbertatik eta hori zela eta maingua geratu zen. Bere bizitza, ezkontzei erreparatuz, ere ez zen izan zen behar izan zena bezain ona, bizitza osoan leporatuta izan du maitale bat zeukala, eta honekin zuen harremanak amaitu zirela hau hil zenean.

Verne bizitza politikoagatik ere interesatu zen, eta zinegotzi aukeratu zuten Amiens-eko hirian 1888an, alderdi erradikalaren alde. Eta berraukeratuta izan zen 1892an, 1896an eta 1900ean. Juliok idei progresisten alde zegoen hezkuntza eta teknikari zegokiona, baina izaera kontserbadorea ere bazuen eta batzuetan erreakzionarioa zen, aspektu politikoan.

Julio Verne 1905eko martxoaren 24an hil zen, eta idazten ari zen nobela (L'Invasion de la mer) amaitu gabe utzi zuen.

Eleberriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipuinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipuin fantastikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko itzulpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jules Verne Aldatu lotura Wikidatan