Eztabaida:Kaxubiera

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

UNESCO etxearen esteka zaharkitua[aldatu iturburu kodea]

Egun on,

Orri honetako "Erreferentziak" atalean agertzen den "2. ↑ UNESCO etxea- Munduko hizkuntzen amarauna, Kashubiera." erreferentziari dagokion esteka http://www.amarauna-languages.com/orokorra/mapa_ikusi2.php?hizk=eu&zein=97 ez da zuzena gaur egun. "Hair removal salons" gaia duen orri batera bideratzen du.

Beste orri honetan ere agertzen da "Kanpo loturak" atalean: https://eu.wikipedia.org/wiki/Zerrenda%CB%90Europako_eremu_urriko_hizkuntzak

Bere garaian domeinu hau erabiliko zen eu.wikipediako artikuluetan adierazi moduan, beste orri honetan ere aurkitu dut eta https://hispanismo.cervantes.es/recursos/red-lenguas-amarauna-world-languages-network-munduko-hizkuntzen

Norbaitek baleki horrelakoetan zen egin... esteka kentzea litzateke onena edo erreferentzia bera ezabatu behar da? —Aurreko iruzkin sinatugabea Xalba (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du (data: 2019-09-07, 12:47).

Arratsalde on, Xalba:
Kasu honetan, garbi dago UNESCO etxeak hainbat hizkuntzaren izenetarako proposatzen zituen grafiak zaharkituta geratu direla erabat, euskaraz. Izan ere, geroztik Euskaltzaindiak hizkuntza horietarako guztietarako ez bada, gehien-gehienetarako behintzat arautu du euskal izena zein den. Gainera, UNESCO etxearen webgune horretako edukia lantzen aritzen zirenak borondaterik onenarekin arituko ziren, baina euskal terminologiaren arloan adituak ez zirela garbi daukat (zenbaitetan euskarari ez dagozkion forma bitxiak aukeratzen baitzituzten).
Beraz, Euskaltzaindiaren erreferentzia baldin badago, UNESCO etxearen erreferentzia kentzea da egokiena. Euskaltzaindiaren arau bat guztiz erreferentzia segurua da, eta Euskal Wikipedian bete beharrekoa; UNESCO etxearen testuak, berriz, zalantzan jartzekoak ditugu, behinik behin. --Xabier Armendaritz 2019-09-07, 14:33 (UTC)