Eztabaida:Palmako metroa

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Agian izen zuzen-zunena Palma Mallorcakoko metroa izango da, baina benetan esangaitza da! Eta Palmako metroa soila erabiltzen badugu? (Katalanez Metro de Palma da...). --josugoni (erantzun hemen) 17:45, 6 Azaroa 2011 (UTC)

Niri ez zait hain esangaitza iruditzen (dena dela, hori guztiz subjektiboa da, jakina). Nolanahi ere, Palmako metroa dotoreagoa dela deritzot (zertarako luzatu, labur eta argi esan daitekeena?), eta Euskaltzaindiak Euskal Onomastikaren Datutegian (EODA) Palma jartzen du. Egia da 32. araua (Espainiako erresumako autonomia-erkidegoen, probintzien eta probintzia-hiriburuen izenak) iturri fidagarriagoa dela, eta hor Palma Mallorcakoa jartzen duela, baina EODAn ageri den Palma horrek ere arau maila du.
Beraz, euskaltzainek EODAko Palma hori aldatzen ez badute, behintzat (noizean behin zer edo zer aldatzen baitute), bat nator Palmako metroa egokiagoa litzatekeela artikulu honen izenbururako. --Xabier Armendaritz Xabierri galderak edo oharrak egiteko, klikatu hemen 2011-11-09, 11:40
 Alde (Nahiz eta katalanez Metro de Palma izatea ez duen axola; katalanez Palma baita izena, besterik gabe). --Orereta (erantzunak) 10:50, 9 Azaroa 2011 (UTC)
Egina --josugoni (erantzun hemen) 11:50, 9 Azaroa 2011 (UTC)

Oreretak dakarren datu hori ikusita, EODAko Palma hori segur aski 32. araua aldatzearen lehenengo pausoa izango da; hiriaren izen ofiziala aldatu denez, euskara baturako araututako izena ere aldatzeko bidean izango da Euskaltzaindia. Beraz, Palmako metroa izenburuaren aldeko arrazoi bat gehiago. Ea zenbat itxaron behar dugun 32. araua aldatu eta gainerako artikuluetan ere Mallorcako(a) kentzeko... --Xabier Armendaritz Xabierri galderak edo oharrak egiteko, klikatu hemen 2011-11-09, 13:11