Eztabaida:Suzko bataio

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ezabatzeko proposamena[aldatu iturburu kodea]

Joxezin lankideak egin duen ezabatzeko proposamena erretiratu eta eztabaidatuarena jarri dut. Artikuluaren sortzailea naizen aldetik, ezabaketaren aurka nago. Ezabatzeko arrazoiak? - --Joxemai; (erantzunak) 07:44, 24 ekaina 2014 (UTC)

Nire ustez artikulu hau motzegia delako eta ez dagoelako ondo wikituta. —Aurreko iruzkin sinatugabea Joxezin (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du (data: 2014-06-24, 09:56).
Ondo wikituta dagoela dirudi (zer falta da wikitzeko, zure ustez?), eta laburregia izatearena eztabaidagarria da (nire ustez, {{zirriborroa}} txantiloia jarrita zuenez, onargarria zen). Gainera, ondo idatzita dago. Beraz, zure bi uste horiek adierazteko, Joxezin, {{wikitu}} eta {{laburregia}} erabil zenitzakeen, baina ez, ordea, artikulua ezabatzeko txantiloia. --Xabier Armendaritz 2014-06-24, 08:04 (UTC)
Ohar txiki bat, Joxezin: artikulu batek ezabatu beharrekotzat jotzeko hainbat ezaugarri ez baldin baditu (oso laburra izatea, wikitu gabekoa, gaizki idatzia...), hobe izaten da eztabaida orrian ohar bat jartzea. Bestalde, wikitu aditzaren esanahia hauxe da: Wikipediako arau eta irizpideei jarraituz formatua ematea. Hemen dago azalduta artikulu batek zer formatu izan behar duen. Ikusten duzunez, artikulu honek betetzen ditu hor zehaztutako irizpideak; beraz, ondo wikituta dago. --Xabier Armendaritz 2014-06-24, 08:46 (UTC)